Ekonomia -

Telekomunikazioak

Euskaltel osorik erosteko asmorik ez duela esan du Orangek

Orangeren erabakiak eragin zuzena izan du Euskalteleko akzioen prezioan, % 4,74 jaitsi baitira goizeko lehen orduan, 7,75 euroraino.

Euskaltel enpresaren egoera. Argazkia: euskaltel.com
Euskaltelen egoitzaren fatxada, Bizkaian
Euskaltel enpresaren egoera. Argazkia: euskaltel.com

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orange Frantziako telekomunikazio konpainiaren esanetan, ez du Euskaltel osorik erosteko asmorik, eta horrela jakinarazi dio, astelehen honetan, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari.

Hala ere, "Orangek Espainian hazteko aukera buruan du beti", esan du enpresak Burtsen begiraleari bidalitako agirian.

Hainbat hedabidek ostiralean jakitera eman zutenez, Orangek Euskaltel erosteko eskaintza publikoa egiteko asmoa zuen, baina konpainia frantsesak ezeztatu eta argitu egin du informazio hori.

Orangeren agiriak eragin zuzena izan du Euskalteleko akzioen prezioan, % 4,74 jaitsi baitira goizeko lehen orduan, 7,75 euroraino.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak