Ekonomia -
Telekomunikazioak
Nafarroan, Leonen, Kantabrian, Katalunian eta Errioxan arituko da Euskaltel 2019an
Merkatu berri horietan milioi bat kontratu berri baino gehiago hitzartzea espero du Euskaltel Taldeak.
agentziak
2019an, Euskaltel Taldea Nafarroan, Leonen, Kantabrian, Katalunian eta Errioxan arituko dela jakinarazi du. Konpainiaren asmoa toki horietan milioi bat kontratu berri baino gehiago hitzartzea da. 2022an eskuratutako diru-sarreren % 8 merkatu berri horietako bezeroei esker lortutakoa izango da.
Euskaltelek, Asturiaseko Rek eta Galiziako Telecablek osatzen dute Euskaltel taldea. Katalunian RACCtel+ marka sortuko dute, Kataluniako Real Automobileko Klubarekin sinatutako akordioari esker.
Nafarroan iaz hasi zuen zabalkuntza Euskaltel markarekin, eta 2022an % 20ko estaldura lortzea espero du.
R markarekin merkatuaren % 4 lortzea espero du aurten, Leonen; Kantabrian, berriz, % 6 lortzea espero du. Hazkunde hori % 12koa izatea nahi du konpainiak 2022an. Errioxan 85.000 kontratu sinatzea bilatzen dute.