Ekonomia -

FAGOR

Amica enpresak Fagor marka erabili ahal izango du lerro zuriko etxetresnetan

Fagor Kooperatiba Elkarteak eta Amica enpresa poloniarrak aurreakordioa lortu dute.

Garagartzako lantegia, Arrasaten. Artxiboko argazkia: EFE
Garagartzako lantegia, Arrasaten
Garagartzako lantegia, Arrasaten. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fagor Kooperatiba Elkarteak eta Amica enpresa poloniarrak aurreakordioa lortu dute eta, horren arabera, Amicak Fagor marka erabili ahal izango du lerro zuriko etxetresnetan.

Gainera, Fagor Kooperatiba Elkartea beste konpainia batzuekin negoziazioetan ari da, etxetresna txikiak eta sukaldeko tresnak Fagor markaren azpian merkaturatu ahal izateko, ohar bidez jakinarazi duenez.

Bestalde, kooperatibak amaiera eman dio Edesa Industrialekin zuen prozedura judizialari. Gauzak horrela, Fagor markaren kontrola berreskuratu du.

2017ko abenduan abiatu zuen Fagor Kooperatiba Elkarteak Edesa Industrialen aurkako auzibidea. Fagorren esanetan, Edesa Industrialek ez zuen marka erabiltzea ahalbidetzen zion kontratua bete.

Aurrerantzean, Edesak marka hauen azpian merkaturatuko ditu bere produktuak: Cata, Nodor eta Apelson.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Fagor Albisteak multinazionalak Mondragon korporazioa Arrasate albisteak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Albisteak Polonia azken ordukoa Debagoiena eskualdea