Ekonomia -

Prestazioak

Arabak prest du amatasun bajen PFEZa itzultzeko prozedura

Foru Aldundiak itzulketa ofizioz egingo badu ere, eskaera egin dutenei kontu zenbakia eta helbidea zehazteko eskatuko diete, formulario baten bitartez.

Amatasuna. Argazkia: Pexels.com
Amatasuna. Argazkia: Pexels.com
Amatasuna. Argazkia: Pexels.com

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Foru Ogasunak prest du dagoeneko 2013tik aurrera hartutako amatasun bajen PFEZa itzultzeko prozedura, Euskal Autonomia Erkidegoko ogasunek prestazio hauek salbuetsita uzteko erabakiaren ondotik.

Jose Luis Cimiano Ogasun, Finantza eta Aurrekontu diputatuak azaldu duenez, Foru Ogasunak "aparteko ahalegina" egin du pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren itzulketa "errazteko eta arintzeko".

Foru Aldundiak itzulketa ofizioz egingo badu ere, eskaera egin dutenei kontu zenbakia eta helbidea zehazteko eskatuko diete, formulario baten bitartez.

Datu horiek posta elektroniko bidez bidali ahal izango dira maternidadrenta@araga.eus helbidera. Halaber, bidalketak korreoz edota aurrez aurre egiteko aukera ere egongo da. 2018an amatasun eta aitatasun bajak hartu zituzten emakumezkoei eta gizonezkoei egindako atxikipenenei dagokienez, hurrengo errenta aitorpenean itzuliko du dirua Aldundiak, eta ez da beharrezkoa izango formularioa betetzea.

Gauzak horrela, kaltetutako pertsonen datuak igortzeko eskatu dio Arabako Ogasunak Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari, baita aurrerantzean atxikipenik ez egiteko ere.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Errenta aitorpena Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Amak albisteak Zerga politika Laguntza publikoak