Ekonomia -

Prestazioak

Amatasun eta aitatasun prestazioei atxikitakoa itzuli egingo dute EAEko ogasunek

Zergadunek egin beharko diote itzulketa eskaria ogasunei; horretarako, eskaera edo inprimaki berezi bat jarriko dute prestazio hori jaso duten pertsonen eskura.

Amatasuna eta aitatasuna
Amatasuna
Aldundiak itzuli egingo dute amatasun prestazioagatik atxikitako dirua

2:02

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amatasun prestazioei Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan (PFEZ) egindako atxikipena itzultzea aztertu dute hiru foru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak ostegun honetan, Zerga Koordinaziorako Organoan, prestazio horiengatik zergarik ordaindu behar ez dela erabaki baitu Auzitegi Gorenak.

Ondorioz, Bizkaiko Foru Ogasunak hartutako erabakia ofizialki zabaldu du bere webgunean eta amatasun eta aitatasun laguntzaren kontzeptu horrengatik ordaindutakoa itzuli egingo duela jakinarazi du; horretarako, eskaera eredu berezi bat jarriko du prestazio hori jaso duten pertsonen eskura.

Era berean, aurrerantzean bizkaitarrei egiten dieten amatasun eta aitatasun prestazioen ordainketetan PFEZaren atxikipenik ez egiteko eskatuko dio Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari.

Gurasotasun bajengatik errenta zergan ordaindutakoa eskatzeko prozedura
Gurasotasun bajengatik errenta zergan ordaindutakoa eskatzeko prozedura
Gurasotasun bajengatik errenta zergan ordaindutakoa eskatzeko prozedura

1:21

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Aitak albisteak Bizkaiko Foru Aldundia azken ordukoa Zergak gaur