Ekonomia -

Defizita

EAEk 150 milioi euro gehiago izango ditu, defizit muga berriaren ondorioz

Bestalde, Josu Erkorekak esan du litekeena dela Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua hil honetan biltzea transferitu gabe dauden eskumenei buruz hitz egiteko.

Josu Erkoreka. Argazkia: EFE
Josu Erkoreka. Argazkia: EFE
Defizit muga aldatzeko neurria positibotzat jo du Jaurlaritzak

1:29

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi duenez, Espainiako Gobernuak iragarritako defizit helburu berriaren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoak 150 milioi euro gehiago biltzea ekarriko du.

Espainiako Gobernuaren Ministro Kontseiluak % 2,7ko defizit muga ezartzea onartuko du ostiralean egingo duen batzarrean. Datorren urterako, berriz, % 1,8koa izango da defizit helburua.

Erkorekak erabaki "positiboa" dela esan du, eta erantsi du, lehendabiziko kalkuluen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak 150 milioi euro inguru gehiago izango dituela neurri horri esker.

Horrez gain, Erkorekak aderazi du litekeena dela Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren aldebiko batzordea hil honetan biltzea, Gernikako Estatututik transferitu gabe dauden eskumenez hitz egiteko eta Mariano Rajoyren Gobernuak hainbat euskal legeren aurka Auzitegi Konstituzionalean jarritako errekurtsoak aztertzeko.

EAJ eta PSE-EEren arteko desadostasunak

Bestalde, EAJk eta PSE-EEk Eusko Legebiltzarreko autogobernu lantaldean dituzten ezberdintasunek Eusko Jaurlaritzaren jardunean eraginik izango ez duela agindu du.

Estatutu politiko berriari buruzko eztabaidan desadostasunak izango zituztela bi alderdiek jakin bazekitela eta gobernu-programa adosterakoan hori aurreikusita izan zutela esan du.

Ildo horretan, autogobernu lan-taldean bakoitzak bere aldetik jarduteko eta bakoitzak berea defendatzeko "eskubide osoa" zutela erantsi du. "Hori bai akordioa zenbat eta handiagoa izan, hobeto", gaineratu du.

 
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Albisteak