Ekonomia -

Ingurumena

Plastikozko poltsak debekatuta egongo dira 2021etik aurrera

Horrez gain, derrigorrez ordaindu beharko dira dendetan uztailaren 1ean hasita, 5 eta 15 zentimo arteko prezioan.

Jakien erosketak
Jakien erosketak
Jakien erosketak

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak plastikozko poltsak debekatuko ditu 2021etik aurrera. Horrez gain, derrigorrez ordaindu beharko dira dendetan 2018ko uztailaren 1etik, Isabel Garcia Tejerina Espainiako Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen ministroak ministroen kontseiluaren ostean emandako prentsaurrekoan azaldu duenez. Plastikozko poltsen debekua arautzeko Errege Dekretua onartu dute gaurko bilkuran.

Horrenbestez, 2021etik aurrera biodegradagarriak ez diren plastikozko poltsa arinak eta oso arinak debekatu egingo dira. Gainera, 2018ko uztailaren 1etik aurrera, plastikozko poltsa guztiak kobratu egingo dituzte dendetan, elikagaiak sartzeko oso arinak direnak izan ezik. Poltsaren lodieraren arabera, 5 eta 15 zentimo arteko prezioa izango dute.

Bitarteko urrats gisa, Garcia Tejerinaren esanetan, plastiko zatigarrizko poltsak debekatuko dituzte 2020ko urtarriletik aurrera, "bereziki kaltegarriak direlako". Gauza bera gertatuko da poltsa oso lodiekin, % 50ean birziklatutako plastikozkoak izan beharko baitira.

Errege Dekretuak sentsibilizazio kanpaina bat egitea ere aurreikusi du. Erabiltzaileei informazioa emateaz gain, ekoizle erregistro bat sortuko dute "helburuak nola betetzen diren ebaluatzeko".

12 minutuko erabilera eta 100 urte desegiteko

Neurri horien helburua "plastikozko hondakinik gabeko natura" izatea dela esan du ministroak. Bestalde, "plastikozko poltsen % 90 behin bakarrik" erabiltzen dela aipatu du: "12 eta 25 minutu arteko denbora tartean erabili eta gero, 100 behar dituzte desegiteko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Ekonomia Eguneko albisteak Eguneko albisteak Ingurumena albisteak Merkataritza jarduera Hipermerkatuei buruzko albisteak Kutsadura gaur