Ekonomia -

Epaiketa

Bazkideei Fagor Etxetresnak-en 'benetako argazkia' helarazi zietela esan du Treviñok

Gainera, Fagor Etxetresnak-eko zuzendari ohiak adierazi du bazkideekin komunikatzeko moduak "anitzak" izan zirela.

Epaimahaia, Bergaran egiten ari diren epaiketaren lehen saioan. Argazkia: EFE
Epaimahaia, Bergaran egiten ari diren epaiketaren lehen saioan. Argazkia: EFE
Epaimahaia, Bergaran egiten ari diren epaiketaren lehen saioan. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sergio Treviño Fagor Etxetresnak-eko azken zuzendari nagusia izandakoak (2013-2014) epaiketaren hirugarren saioan esan duenez, kooperatibak enpresaren egoeraren "benetako argazkia" helarazi zien bazkideei, eta informazioa modu "didaktikoan" eman zutela.

Fagor Etxetresnak eta Edesa enpresetako zenbait bazkide ohik Mondragon Korporazioaren aurka jarritako salaketa kolektiboa dela eta Bergaran egiten ari diren epaiketan egin ditu Treviñok adierazpenok.

47,8 milioi euro eskatu dizkiote Korporazioari salaketaren bidez, 2013an Fagor erori ostean egindako ekarpen boluntario eta merkataritza-maileguengatik.

Treviñoren aurretik, Fagor Etxetresnak-eko eta Mondragon Korporazioko arduradun nagusiek ere deklaratu dute. Horien esanetan, ekarpen boluntarioen harpidedunek bazekiten konpainiaren egoera txarra zela, eta baztertu zuten engainatu zituztenik, aurreztutako dirua bertan manten zezaten.

Treviñok Fagor Etxetresnak-en azken hilabeteen kontaketa egin du deklarazioan. 2012ko abenduan bideragarritasun plana onartu zuten eta, horren arabera, Mondragon Taldeak 70 milioiko ekarpena, 35 milioiko bi txandatan, egitea begi onez ikusi zuten. Alabaina, estrategia horrek gainezka egin zuen hilabete batzuk beranduago eta beste 50 milioiko beste ekarpena baten beharrean ikusi zuten euren burua.

Treviñoren hitzetan, Taldeari egindako eskakizun berri hori Kreditu Institutu Ofizialak eman behar zuen ekarpenaren atzerapenak eragin zuen, eta ondoren konkurtso prozesu bat abiarazi zen.

Nabarmendu duenez, prozesu horretan, bazkideekin komunikatzeko moduak "anitzak izan ziren, eta "kezka nabaria" zen edonon, enpresak jasaten zituen "altxortegi tentsioengatik", eta une "oso nahasia" bizitzen ari zirelako, krisialdiak jota eta berez "konplikatua" den merkatu batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Fagor Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Epaiketak Mondragon korporazioa Ekonomia Eguneko albisteak Bergara Albisteak Debagoieneko azken ordukoa