Ekonomia -

Pentsiodunak

Euskal erretirodunek 'onartezin' jo dute pentsioak alderdien itunen menpe egotea

'Pentsioak ez dira alderdien arteko borrokaren parte; pentsioa jasotzeko eskubidea ez da negoziatzen, burutu egiten da', irakur daiteke Bizkaiko pentsiodunen mugimenduak egindako deklarazioan.

Pentsiodunek manifestazioa egin dute astelehenero bezala, Bilbon. EFE
Pentsiodunek manifestazioa egin dute astelehenero bezala, Bilbon. EFE
EAJren eta PPren arteko akordioa pauso txiki bat da pentsiodunentzat

1:06

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pentsio duinak eskatzeko astelehenero protestak egiten dituzten euskal erretirodunek "onartezin" jo dute pentsioak "alderdi politikoen arteko aurrekontuen negoziazioaren esku uztea".

Bilbon irakurri duten ohar batean, lehengo astean EAJk eta PPk lortutako akordioari buruzko ikuspegia eman du Bizkaiko pentsiodunen mugimenduak. "Argi eta garbi ez da nahikoa" esan dute, pentsiodunen sistema publikoa bermatzen ez duelako, "sinatu dutenek komunikabideetan bere burua asko goratu duten arren".

"Pentsioak ez dira alderdien arteko borrokaren parte; pentsioa jasotzeko eskubidea ez da negoziatzen, burutu egiten da", irakur daiteke adierazpenean. Halaber, nabarmendu dute erretirodunak izan direla "pentsioak agenda politikoan jarri" dituztenak.

Haien ustez, akordio horrek ez du bermatzen pentsioak KPIren araberako balioa hartzea 2019 urtearen ostean; ez dio eragiten KPIrekin osatzen diren pentsioei Euskadin, eta ez du 2023ra arte atzeratzen duten iraunkortasun faktorea kentzen.

1.080 euroko pentsio minimoa izateko eta KPIren araberako balioa hartzeko eskaera mantendu dute. Horrez gain, hiru pentsiodunetik batek lanbidearteko egungo soldata minimoa (735 euro) baino gutxiago irabazten duela adierazi dute, eta % 58ak 1.000 eurora iristen ez den pentsioa kobratzen duela.

Alargunen kasuan, "errealitatea benetan gordina da, gizonezkoek baino % 70 gutxiago kobratzen dutelako".

Hori dela eta, mobilizazioekin jarraitzeko deia egin dute, eta maiatzaren 5ean eta 26an deitutako manifestazioetan murgiltzeko eskatu dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Ekonomia Gaurko azken ordukoa Manifestazioak gaur Pentsioak azken ordukoa