Ekonomia -

Euskadiko lan txostena

19.000 lanpostu sortu dira EAEn urtebetean, eta emakumeek bete dituzte 16.700

Halaber, 10.000 langabe gutxiago daude, baina behin-behinekotasuna "nabarmen" igo da, eta % 25,8ra iritsi da.

19.000 lanpostuetatik 16.700 emakumeek bete dituzte. Artxiboko irudia: EiTB
19.000 lanpostuetatik 16.700 emakumeek bete dituzte. Artxiboko irudia: EiTB
Emakumezkoen lanpostuek gora egin dute nabarmen eta langabezia %10.7an dago

1:19

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

19.000 lanpostu sortu dira EAEn urtebetean, eta horietako 16.700 emakumeek bete dituzte. 10.000 langabe gutxiago daude, baina behin-behinekotasuna "nabarmen" igo da, eta % 25,8ra iritsi da, EHUren 2018ko lehen hiruhileko Euskadiko lan txostenaren arabera.

Txostena EPAren datuetan oinarrituta dago, eta Sara de la Rica zuzendariak aurkeztu du astelehen honetan, Bilbon. Urteko lehen hiruhilekoan EAEn 913.000 pertsona zirela lanean nabarmendu du; lan egiteko adinean dauden pertsonen % 50etik gora, lehenengoz.

Enpleguak gora egin du zerbitzuen sektorean, % 70etik % 71,6ra pasatu baita; industria bere horretan geratu da (% 22,57) eta eraikuntza % 4,83an, zertxobait jaitsiz. Langabezia tasa 2017ko lehen hiruhilekoan % 11,8koa izatetik urte honetako lehen hiruhilekoan % 10,7koa izatera pasatu da, eta 2009ko maila berean jarri da.

De la Rica pozik agertu da, Euskadin enpleguaren susperraldiak "aurrera" eta langabeziak "behera" egin dutelako.

Aldaketak

Euskadiko lan txostenak honako aldaketa hauek izango ditu hemendik aurrera: lehenengoa, ISEAK (Initiative for Socio Economic Analysis and Knowledge) sortu berri den taldeak egingo duela. Zortzi pertsonak osatzen dute taldea, EHUn Ekonomian katedraduna den Sara de la Rica buru duela. Taldea osatzen duten pertsonak hainbat erakundetakoak dira, EHUkoak, Espainiako unibertsitate edo ikerketa zentroetakoak eta Munduko Bankukoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Espainian Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Lana Ekonomia Albisteak