Ekonomia -
EAEko ekonomia
Euskadiko hazkunde ekonomia % 3koa izan da hirugarren hiruhilekoan
Lehen sektorea izan ezik, beste sektore guztiek hazkundea izan dute urteko hirugarren hiruhilekoan.
Agentziak | Erredakzioa
EAEko Barne Produktu Gordinaren (BPG) hazkundea % 3koa izan da 2017ko hirugarren hiruhilekoan, apirila eta ekaina bitartean baino % 0,7 gehiago.
Eustatek urriaren amaieran aurreratutako datuekin alderatuta, urtebeteko tasa hamarren bat igo da, baina hiruhileko arteko tasa mantendu egin da.
Lehen sektorea izan ezik, beste sektore guztiek hazkundea izan dute urteko hirugarren hiruhilekoan.
Industriak eta eraikuntzak aurreko hiruhilekoan baino hazkunde handiago izan dute; zerbitzuek, berriz, hazkunde apalagoa izan dute.
Industria sektorean, urtebeteko tasaren hazkundea % 2,7koa izan da, apirila eta ekaina bitartean baino lau hamarren gehiago.
Eraikuntza sektorean ere hazkundea izan da: % 3koa urtebeteko tasan, apirila eta ekaina bitartean baino % 1,1 gehiago.
Zerbitzuei dagokienez, urtebeteko tasa % 3,1ekoa izan da eta hiruhileko arteko tasa bere horretan mantendu da.
Bestalde, azpimarratzekoa da, alde batetik, barne eskariaren hazkundea (% 3,1ekoa); eta bestetik, atzerri sektorearen esportazioen hazkundea (% 3,7koa) eta inportazioena (% 3,9koa). Horren ondorioz, atzerri sektoreak BPGren hazkundeari hamarren bat kendu dio.
Kontsumo pribatuaren hazkundea % 3koa izan da, aurreko hiruhilekoaren berdina.
Bestalde, administrazio publikoen kontsumoaren urtebeteko tasa (% 2,7koa) hazi egin da; apirila eta ekaina bitartean baino % 0,4 gehiago izan da.
Kontsumo publiko eta pribatuaren gastua % 2,9 hazi da; apirila eta ekaina bitartean gastuaren tasa % 0,3 gehiago izan da.
Inbertsioari dagokionez, % 3,9ko hazkundea izan da urtebeteko tasan, apirila eta ekaina bitartean baino zazpi hamarren gehiago.
Enpleguaren hazkundearen harira, urtebeteko tasa % 2,1ekoa izan da eta laugarren urtez tasa positiboa mantendu da. Hori horrela, apirila eta ekaina bitartean % 0,3 hazi da enplegua.