Ekonomia -

LAN-ERREGULAZIOKO TXOSTENA

Siemens Gamesak 408 langile kaleratuko ditu Espainian

Konpainiak ohar bidez jakinarazi duenez, 341 kaleratze egingo ditu aurten eta 67 gehiago 2020. urtera bitartean. Dena den, ez du zehaztu lantegi bakoitzean zenbat kaleratze egingo dituen.

Siemens Gamesa. Artxiboko argazkia: EiTB
gamesa
Siemens Gamesa. Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Siemens Gamesa konpainiak lan-erregulazioko txostena jarriko du martxan, Espainian 408 langile kaleratzeko: 341 aurten eta 67 gehiago 2020. urtera bitartean. Konpainiak, dena den, ez du zehaztu lantegi bakoitzean zenbat langile kaleratuko dituen.

Zuzendaritzak gaur jakinarazi dizkie datu horiek sindikatuetako ordezkariei, Espainiako lantoki guztiekin bideokonferentzia bidez egindako bileran.

Enpresako iturriek jakinarazi dutenez, sindikatuetako ordezkariekin egin duten bilera 11:30ean hasi da, baina ez die sindikatuei jakinarazi lantegi bakoitzean zenbat kaleratze egingo dituen.

Zuzendaritzak mundu osoko langileen % 23 (6.000 lanpostu inguru) kaleratuko zituela iragarri zuen, urteko bigarren seihilekoan izandako 13 milioi euroko galerei aurre egiteko. Siemensek eta Gamesak apirilean bat egin zutenetik jarduera bateratua izan duten lehen seihilekoa da.

ELAk Europa Press agentziari azaldutakoaren arabera, planak ez die Mungiako (Bizkaia), Asteasuko (Gipuzkoa) eta Aoizeko (Nafarroa) ekoizpen-fabrikei eragingo. Bulegoetan eta I+G zentroetan izango ditu ondorioak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Albisteak multinazionalak Lana albisteak Espainia Siemens Gamesaren inguruko albisteak ABEEE kasuak Ekonomia Albisteak Sindikatuen azken ordukoa