Ekonomia -
Hegaldi berria Loiun
Vuelingek Bilbo eta Jerez lotuko ditu 2018an
Hegaldiak astearteetan, ostegunetan eta larunbatetan izango dira, 2018ko udatik aurrera.
Agentziak | Erredakzioa
Vueling airelineak Bilbo eta Jerez (Andaluzia) arteko hegaldia eskainiko du, BilbaoAir Bilboko Aireportuaren Sustapenerako Elkarteak jakinarazi duenez. 2018ko udatik aurrera, hiru hegaldi eskainiko dituzte astean: astearteetan, ostegunetan eta larunbatetan.
Atzo, Vuelingek Loiuko aireportuan denboraldi berrirako izango dituen hegaldiak aurkeztu arren, ez zuen Jerezko hegaldiaren berri eman, baina ostegun honetan bertan jarri dituzte txartelak salgai airelinearen webgunean.
Euskal bidaiarien artean arrakasta handienetarikoa duen helmuga da Jerezkoa. Orain urte batzuk, gaur egun desagertuta dagoen Spanair airelineak eskaintzen zuen ibilbidea.
Horrela, Granada, Malaga, Sevilla eta Jerez osatzen dute Bilboko aireportutik Andaluziara joateko eskaintza. Vueling Loiuko aireportuko airelinea nagusia da, bertan 21 hegaldi eskaintzen baititu udan.