Ekonomia -
Hegaldi berriak
Hegaldiak Bilboko aireportutik Granadara, abendutik aurrera
Vueling hegaldi merkeak eskaintzen dituen konpainiak astean hiru hegaldi eskainiko ditu Andaluziako hiri horretara joateko.
Agentziak | Erredakzioa
2017ko abendutik hasita, hegaldiak izango dira Bilbotik Granadara, Federico Garcia Lorca Granada-Jaen aireportura, Vueling hegazkin konpainiaren eskutik.
Granadako Probintziako Turismo Patronatuak jakinarazi duenez, Airbus A320 motako hegazkinekin eskainiko dute zerbitzua (180 bidaiari hartzeko ahalmena dute). Txartelak asteon jarriko dituzte salgai.
Astean hiru hegaldi eskainiko ditu Vuelingek Loiuko aireportutik Granadara.
Patronatuaren arabera, aire-ibilbide berri hau "estrategikoa da probintziako garapen turistiko eta ekonomikorako", euskal merkatua asko haziko den aurreikuspena baitute.