Ekonomia -

Kontsumorako Prezioen Indizea

Urte arteko KPIa % 2,6ra igo da EAEn eta % 2,3ra Nafarroan, apirilean

Aisialdiko zerbitzuen eta kulturaren garestitzeak bultzatuta igo da, batez ere, urte arteko inflazioa

Aste Santuaren eraginez igo dira, batez re, prezioak apirilean. Artxiboko argazkia: EFE
Aste Santuaren eraginez igo dira, batez re, prezioak apirilean. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urte arteko Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 2,6ra igo da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), aisialdiko zerbitzuen eta kulturaren garestitzeak bultzatuta garestitzeak, Espainiako Estatistika Institutuak gaur argitaratutako datuen arabera.

Halaber, urte arteko Kontsumorako Prezioen Indizea % 0,3 igo da apirilean; izan ere, martxoan ere % 2,3koa izan zen.

Lurraldez lurralde, urte arteko inflazioa % 2,4koa izan da Gipuzkoan, % 2,5ekoa, Araban eta % 2,7koa, Bizkaian. Martxoko datuekin alderatuta, berriz, Araban igo dira prezioak gehien (% 1,2), Gipuzkoaren (% 0,9) eta Bizkaiaren aurretik (% 0,8).

Nafarroan ere, % 2,3ra igo da urteko arteko KPIa apirilean. Halaber, inflazioa % 0,8 handitu da martxoko datuekin alderatuta.

Bestalde, Espainian % 2,6 igo da urte arteko inflazioa apirilean, martxoan baino hiru hamarren gehiago. Aste Santua apirilean izan zen, eta pakete turistikoen eta ostatuen garestitzeak bultzatuta egin dute gora prezioek.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak EAE Espainia Kontsumorako prezioen indize Ekonomia berriak Eguneko albisteak