Ekonomia -

Erosketa

Eroskik 22 merkataritza-lokal saldu dizkio Lar Españari

Toledon dagoen Parque Abadia merkataritza-zentroa ere erosi du enpresa horrek, 63,1 milioi euroren truke.

Eroski. Artxiboko argazkia: Eroski
Eroski. Artxiboko argazkia: Eroski
Eroski. Artxiboko argazkia: Eroski

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lar España enpresak astelehenean jakitera eman duenez, Eroski taldeari 22 merkataritza-lokal erosi dizkio 47,6 milioi euroren truke. Lokal horietako hamar Euskadin daude, zazpi Balear Uharteetan, bi Nafarroan, beste bi Kantabrian, eta, azkena, Errioxan.

Jose Luis del Valle Lar Españako presidentearen arabera, bankuaren finantziazioa lortu eta astebetera erosi dituzte lokal horiek. Del Valleren hitzetan, horrek argi uzten du enpresa zein eraginkorra den.

Guztira 22.822 metro karratu hartzen dituzten 22 merkataritza-gune horiez gainera, Toledon (Gaztela-Mantxa) dagoen Parque Abadia merkataritza-zentroa erosi du Lar Españak, 63,1 milioi euroren truke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eroski azken ordukoak Gaurko albisteak Nafarroan EAE Espainia argazkiak Ekonomia 2024 Gaurko azken ordukoa Supermerkatuak gaur