Ekonomia -

Bilboko Portua

Tren saihesbidearen lanetan bat egingo dute alkateek eta Jaurlaritzak

Hegoaldeko tren saihesbidearen lanak 2020. urtean hasiko dira, eta "pazientzia izatea" eskatu diete inguruko bizilagunei.

Hegoaldeko tren saihesbidea. Argazkia: EiTB
Hegoaldeko tren saihesbidea. Argazkia: EiTB
Jaurlaritzak Bilboko Portuaren Hegoaldeko Tren Saihesbidea egingo du

1:22

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hegoaldeko tren saihesbidearen lanek nolabaiteko eragina izango duten ezkerraldeko zortzi herrialdeetako alkateek eta Eusko Jaurlaritzak bilera egin dute ostiral honetan. Elkarrekin lan egiteko prest agertu dira, eta proiektua "zorroztasun osoz" aurrera eramateko konpromisoa hartu dute bi aldeek.

Ildo horretatik, bilera horretan izan diren ordezkariak "pozik" agertu dira Hegoaldeko tren saihesbidea egiteko lanak desblokeatu eta koordinazio lanek aurrera doazelako. Halaber, Espainiako Sustapen Ministerioaren eta ADIFen konpromisoa islatzen duen txostenari garrantzia handia eman diote, lanen epeak, inbertsioak eta zenbateko ekonomikoak zehazten baititu.

Bi aldeak elkarrekin eta modu koordinatuan lan egiteko prest agertu dira, etorkizuneko saihesbidearen lanei erraztasunak eman eta erritmo ona ziurtatzeko. Lan horiek inguruan bizi diren 200.000 herritarren bizi-kalitatea hobetzeko helburua dutela nabarmendu dute.

Eusko Jaurlaritzak eta ezkerraldeko zortzi herrietako alkateek adierazi dutenez, gauzak ondo egiteko unea da, eta lanak ezin dira korrika egin. Gauzak horrela, urteetan zehar egindako eskaerari erantzuna eman nahi diote, beti ere, ondorengo belaunaldiengan izango duen eragina kontuan izanik.

Espainiako Gobernuaren eta Jaurlaritzaren artean adostutako epeen arabera, Hegoaldeko tren saihesbidearen lanak 2020. urtean hasiko dira. Arrazoi horregatik, pazientzia izatea eta ulermena eskatu diete inguruko bizilagunei, “ziur izanik mugarri izango dela lehena eta etorkizunaren artean”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala albisteak Bilbo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Bilboko Portua argazkiak Ekonomia berriak Bilbo erdialdea Gaurko azken ordukoa