Ekonomia -

Foru ogasuna

2016ko errenta aitorpenaren kanpaina maiatzaren 2an hasiko da Bizkaian

Pertsona Fisikoen gaineko Errentaren Zergaren likidazioak aurkezteko, eta, dagokionean, ordaintzeko edo jasotzeko epea ekainaren 30an bukatuko da. Apirilaren bukaeran hasiko dira pasahitzak bidaltzen.

Errenta aitorpena BIzkaian
Errenta aitorpena BIzkaian
Errenta aitorpena BIzkaian

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundiak maiatzaren 2an irekiko du 2016ko Errentaren Aitorpena egiteko epea.

Hala, zergadun bizkaitarrek ekainaren 30ra arte izango dute Pertsona Fisikoen gaineko Errentaren Zerga eta Ondasunaren gaineko Zergaren aitorpena aurkezteko.

Internet bidez bidalitako autolikidazioen kasuan, nahikoa izango da Foru Ogasunak igorritako proposamena onartzea, zenbatekoa jaso edo ordaintzeko. Bizkaiko Ogasuna martxoaren azken astetik aurrera hasiko da likidazioen proposamenak bidaltzen.

Proposamena onartuz gero, ordainketa helbideratu daiteke edozein entitate kolaboratzailean, edo laguntza programak erabiltzen dituzten ordainketa-pasabideen bidez. Hauek dira bideak: Foru Ogasunaren Kutxa, Bilbon, banku elektronikoaren bidez, helbideratuta edo entitate kolaboratzaileen bidez: Banco Santander, Bankinter, BBVA, Kutxabank , Caixabank eta Laboral Kutxa.

Deklarazioak Bizkaiko Foru Aldundiaren web gunearen bidez edo aurrez aurre aurkezteko aukera izango da. Aurrez aurre nahi egin bada, inprimakiak aurkeztu beharko dira; horiek hemen eskura daitezke: Ogasun eta Finantza Sailaren Bilboko bulegoetan (Inprimakiak saltzeko Saila); Lurralde bulegoetan (Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Durango, Gernika, Getxo, Mungia eta Portugalete); (Ogasuna eta finantzak, zerga ereduen inprimakiak) eta estankoetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Errenta Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Zerga politika