Ekonomia -

Ogasuna

2016ko errenta aitorpenaren epea apirilaren 21ean hasiko da Araban

Pertsona Fisikoen gaineko Errentaren Zerga eta Ondasunaren gaineko Zergaren aitorpena aurkezteko epea ekainaren 26an bukatuko da.

Arabako Foru Aldundiaren argazkia. Iturria: Zarateman
Arabako Foru Aldundiaren argazkia. Iturria: Zarateman
Arabako Foru Aldundiaren argazkia. Iturria: Zarateman

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Foru Aldundiak apirilaren 21ean irekiko du 2016ko Errentaren Aitorpena egiteko epea.

Hala, zergadun arabarrek ekainaren 26ra arte izango dute Pertsona Fisikoen gaineko Errentaren Zerga eta Ondasunaren gaineko Zergaren aitorpena aurkezteko.

Internet bidez bidalitako autolikidazioen kasuan, nahikoa izango da Foru Ogasunak igorritako proposamena onartzea, zenbatekoa jaso edo ordaintzeko.

Hala bada, ordainketa helbideratu daiteke edozein entitate kolaboratzailean, edo laguntza programak erabiltzen dituzten ordainketa-pasabideen bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba EAE albisteak Ekonomia 2024 Gaurko azken ordukoa