Ekonomia -

Abiadura Handiko Trena

Horrelakoa izango da AHTren sarbidea Bilbon

AHTren sarrera lurpean egongo da Bilbon. Geltokia Abandon eraikiko dute.

Bilboko sarbidearen proiektua. Argazkia: Eusko Jaurlaritza
Bilboko sarbidearen proiektua. Argazkia: Eusko Jaurlaritza
Bilboko sarbidearen proiektua. Argazkia: Eusko Jaurlaritza

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuko, Eusko Jaurlaritzako eta Bilbo, Gasteiz eta Donostiako udaletako teknikariek Abiadura Handiko Trena (AHT) euskal hiriburuetan nola sartuko den adostu zuten joan den urtarrilaren 26an.

Proiektuaren xehetasunak definitu egin dituzte dagoeneko, eta erabakita dago Bilbon AHTa lur azpitik sartuko dela. Lurrazpiko geltokia Abandon eraikiko dute, egungo trenbide espazioaren zati batean.

Hain zuen, Abiadura Handiko Trenbidea La Peña eta Abando arteko trenbide bikoitzeko tunel berri baten bitartez lotuko da Abandorekin (2,1 kilometro luze): Basauri-La Peña zatiaren amaieratik abiatuko da, Cantalojas tunela azpitik, egungo trenbidearen azpitik,  gurutzatuta iritsiko da eta geltoki berriko pantailen gunera sartuko da.

Obrak zatika egingo dituzte, inbertsio ekonomiko handia eskatzen duelako. Lehen fasea Abiadura Handiko Trena abian jartzen denerako amaituta egongo dela aurreikusi dute.

Geltoki berria lurpean egingo da, eta trenbideak bi mailatan izango dira: -2 mailan abiadura handiko trenbideak eta nasak egongo dira (8 trenbide) eta -1 mailan RENFEren aldiriko trenbideak eta nasak (5 trenbide) eta FEVE (3 trenbide).  Eraikin bakarrean egongo dira bidaiariei arreta emateko zerbitzu guztiak, eta horrekin intermodalitatea sustatuko da eta aldiriko, FEVEko eta abiadura handiko trenbidearen zerbitzuak integratuko dira. Proposatutako geltoki berria zatika jarri ahal izango da martxan.

Geltokian lurpean eginda, 90.294 metro koadroko azalera berreskuratuko dute, hiri erabilerako. Egungo trenbide espazioa bulebar handi batean bilakatuko dute eta 1.500 etxebizitza inguru eraikitzeko aukera egongo da.

Hortaz, Eusko Jaularitzak Abando ingurua eraldatzeko baliatu nahi ditu AHTren geltokia eraikitzeko lanak.

Alabaina, planteatutako diseinuarekin jaitsi egingo da urbanizazio-kota, eta horrekin hobeto integratuko da lur-saila alboko Hurtado de Amezaga eta Bailen kaleekin.

AHT Bilbo Abando TAV Argazkia: Irekia

(Abandoko trenbide espazioaren azpian eraikiko dute AHTren geltokia. Argazkia: Irekia)

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala albisteak Bilbo Zer gertatu da gaur Bizkaian? Eusko Jaurlaritza albisteak Gizartea Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Euskal Y