Ekonomia -

lan istripua

Langile bat hil da Gasteizen

Michelin enpresan igeltserotza lanak egiten ari zen 57 urteko behargina da zendutakoa.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

57 urteko langile bat hil da gaur Gasteizko Michelin enpresan izandako lan istripu batean.

Ezbeharra 13:00ak aldera jazo da. Behargina igeltserotza lanak egiten zegoen.

Ertzaintzak gertatutakoaren berri eman die goardiako epaitegiari eta Osalani. Oraindik ez dago argi zer dela eta gertatu den istripua.

Biktima ez zen multinazional frantziarreko langilea, baizik eta igeltserotza enpresa batena.

Osalanek ikertzen dihardu, eta heriotza “zapaltze” baten ondorioz jazo dela azaldu du.

Enpresa batzordea bildu egin da gaur arratsaldean, gertatutakoa aztertu eta mobilizazioak deitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Araba Lana Gasteiz berriak Gaurko azken orduko albistea Multinazionalak albisteak