Ekonomia -

LAN GATAZKA

Lanuzteak abiatu dituzte ArcelorMittalek Olaberrian duen plantan

Gaurtik hasita, eta ekainaren 29ra arte, astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan egingo dituzte lanuzteak, ordubete txanda bakoitzean, lan hitzarmena berriro negoziatzea eskatzeko.

Olaberriako plantako langileen protesta. Artxiboko irudia.
Olaberriako plantako langileen protesta. Artxiboko irudia.
Bergarako eta Olaberriko Arcelorreko langileen karabana

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Olaberriako ArcelorMittaleko langileek lanuzteak hasi dituzte gaur, lan hitzarmenaren negoziazioaren defentsan. "Enpresa zuzendaritzari itunaren negoziaketei  serio ekiteko eta enpresa-batzordearen plataformara gerturatzeko eskatzen diogu", esan du enpresa batzordeak.

Gaurtik hasita, eta ekainaren 29ra arte, astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan egingo dituzte lanuzteak, ordubete txanda bakoitzean.

Batzordearen arabera, "atzo egindako asanbladan baiezko zabala jaso zuen itunaren aldeko lanuzteen egutegiak: 351 boto emailetatik, 285ek baiezkoa eman zuten, 50ek ezezkoa eta 16k boto zuria".

Besteak beste, soldata berriro negoziatzea eskatzen dute langileek. "Egun, soldaten %12a kentzen digute hilero langileoi, eta honen zati bat enpresaren emaitzen arabera berreskura dezakegu, baina kopuru hau soldataren % 2koa izaten da gutxi gorabehera", esan du batzordeak.

Enpleguarena da beste aldarrikapen nagusia. "Aparteko ordu pila egiten dugu, lantaldea mugatuta dagoelako. Hortaz, kontratazio berrien plana egitea proposatzen du batzordeak, beti ere, kontratetako langileak kontuan izanda, urtetako esperientzia eta lantegiaren ezagutza dutelako", zehaztu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Gipuzkoa EAE albisteak Multinazionalak albisteak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Albisteak Lan gatazkak azken ordukoa Goierri azken ordukoa