Ekonomia -
KPI
Prezioek % 0,4 eta % 0,7 egin dute behera EAEn eta Nafarroan
Bi erkidegoetan, apur bat garestitu dira prezioak, aurreko hilabetekoekin alderatuta. Estatuan, % 1,1ekoa izan da urte arteko jaitsiera.
Agentziak | Erredakzioa
2015eko apirileko datuekin alderatuta, Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) behera egin du apirilean EAEn eta Nafarroan (% 0,4 eta % 0,7, hurrenez hurren), Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak (INE) eman duen indize aurreratuaren arabera.
INEk gaineratu duenez, prezioak % 1,7 merkatu dira EAEn eta Nafarroan aurten, baina % 0,8 (Nafarroa) eta % 0,7 garestitu dira, aurreko hilabeteko datuekin alderatuta.
Kontsumorako prezioen indize aurreratua maiatzaren 13an baieztatuko dute (datuok behin-behinekoak dira, beraz), baina INEk aurreratu dituen datuen arabera, Estatuan prezioek % 1,1 egin dute behera, martxoan baino hi hamarren gehiago, duela urtebetekoekin alderatuta.
Bidaia antolatuen eta elektrizitatearen prezioek behera egin izanak eragin du jaitsiera hori, eta erregaien prezioak gutxiago garestitu izanak eragin zuen jaitsiera hori aurreko bi hilabeteetan, INEren esanetan.