Ekonomia -
Azpiegitura berria
Hilaren 15ean inauguratuko dute Donostiako autobus geltokia
Hurrengo egunean (hilak 16, larunbata), martxan jarriko dute autobus zerbitzua.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Donostiako autobus geltokiaren inaugurazio ofiziala urtarrilaren 15ean egingo dute.
Hurrengo egunean, hilak 16, martxan jarriko dute autobus zerbitzua, eta itxi egingo dute Pio XII.aren plazako terminal txikia.
Inaugurazioa ate irekien eguna izango da, herritarrek azpiegitura berria ezagutu dezaten.
Hasieran, abenduan zen zabaltzekoa geltokia, baina hilabete atzeratu dute.
Udalak ohar batean azaldu duenez, oraindik ere "azken ukituak" ematen ari dira terminal berrian, eta hurrengo egunetan azken probak egingo dituzte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea