Ekonomia -
BPG
EAEko ekonomia % 2,7 hazi da 2015eko bigarren hiruhilekoan
Lehen sektorea kenduta (% 20 egin du behera), gainerako alorrek eboluzio positiboa eduki dute.
Agentziak | Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ekonomia % 2,7 hazi da 2015eko bigarren hiruhilekoan, iazko epe berarekin alderaz gero. Barne Produktu Gordinaren (BPG) datuak eman ditu gaur Eustat Euskal Estatistika Institutuak. 2015eko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, % 1 hazi da BPGa.
Uztailaren 29an emandako datu aurreratuak hobetu dituzte kopuruok: hamarren bat egin du gora urte arteko tasak eta bi hamarren, hilabete artekoa. Estatuko hiruhilekoen arteko tasa ere gainditu du hazkundeak, baina urte artekoa baino beherago kokatu da.
Lehen sektorea kenduta (% 20 egin du behera), gainerako alorrek eboluzio positiboa izan dute bigarren hiruhileko honetan. Industriak, esaterako, goranzko joaerari eutsi dio, eta eraikuntzak, erritmoa apaldu badu ere, hazten jarraitzen du.
Zerbitzuen sektoreak izan du urte arteko tasa igoera handiena.