Ekonomia -

Inkesta

EAEko hiru gaztetik batek uste du lanpostua galduko duela urtebetean

Bestalde, langabezian daudenei dagokienez, % 59,6k uste dute lanpostua topatuko dutela urtebetean.

Gazteak Donostian
Gazteak Donostian
Euskal gazteen %34,6k uste du lana galduko duela urtebetean

1:30

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko gazteen % 34,6k uste dute lanpostua galduko dutela urtebeteko epean, Gazteen Euskal Behatokiak 15 eta 29 urte arteko 1.512 pertsonari egindako inkesta baten arabera.

Era berean, % 47,8k ez dute uste lanpostua galduko dutenik, eta % 14,9 ziur daude mantendu egingo dutela.

Gainera, % 16,8en aburuz, urtebetean txarrera egingo dute euren lan baldintzek. % 62,4k ez dute hala uste, eta % 16,8k guztiz baztertu dute.

Langabezian dauden gazteei dagokionez, gehienak baikor dira. % 59,6k uste dute lanpostua topatuko dutela urtebetean. % 35,9k aukera gutxi ikusten dituzte, eta % 3,2k ezinezkoa dela pentsatzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Langabezia Espainian 2024 Lana Gizartea albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Gazteak