Ekonomia -

Eustat

EAEko ekonomia % 2,6 hazi da 2015eko bigarren hiruhilekoan

Bestalde, hazkundea % 0,8koa izan da lehen hiruhileko datuekin alderatuz gero.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Bigarren hiruhilekoan, euskal ekonomia %2,6 hazi da urtebetean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) barne produktu gordina % 2,6 hazi da 2015eko bigarren hiruhilekoan aurreko urteko epe berdinarekin alderatuta, Eustatek gaur aurreratutako datuen arabera.

Hazkundea aurreko hiruhilekoan jazotakoa baino lau hamarren handiagoa da. Halaber, EAEko ekonomia % 0,8 hazi da apirila eta ekaina bitartean urteko lehen hiru hilabetetako datuekin konparatuta.

Industria sektorearen eboluzioak eta zerbitzu sektorearen goranzko joerak bultzatu du ekonomiaren hazkundea. Halaber, eraikuntza sektoreak aurreko hiruhilekoan hasitako errekuperazio joerari eutsi dio.

Bestalde, enpleguari dagokionez eta lanaldi osoko lanak aintzat hartuta, % 1,7 hazi da.

Datu hori aurreko hiruhilekoan baino hiru hamarren handiagoa da. Bien bitartean, hiruhileko arteko igoera % 0,7koa da, lehen hiruhilekoan baino lau hamarren gehiago.

Jaurlaritzak positibotzat jo ditu ekonomia datuak

Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantza sailburuaren esanetan, gaur ezagutarazi diren ekonomiari buruzko datuak "positiboak" dira eta hazkundea "egonkortu eta nabarmendu" egin da.

Sailburuak azpimarratu du ekonomiak gora egiten duen bosgarren aldia dela jarraian, azken urteetako "krisi sakonaren" ondotik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Industria albisteak Eustat