Ekonomia -

Elkarrizketa Euskadi Irratia

Toña: 'Cebeken eta SEAren arteko harremana ez da ona'

Bizkaiko patronala Confebaskeko presidentea aukeratzeko bozketan abstenitu izana ez dela garrantzitsua uste du Enplegu sailburuak.

Angel Toña Enplegu sailburua. EiTB
Angel Toña Enplegu sailburua. EiTB
Angel Toña Enplegu sailburua. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cebek Bizkaiko patronala abstenitu egin zen atzo Roberto Larrañaga Confebaskeko presidente bihurtu zen bozketan, baina Angel Toña Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburuak garrantzia kendu dio horri. Hori bai, Cebeken eta SEA Arabako patronalaren arteko harremana azken aldian ez dela "ona" izan aitortu du.

"Faktoria" Euskadi Irratiko saioan egindako elkarrizketa batean, Toñak aitortu du lehen aldia dela Confebaskeko presidentea aho batez izendatu ez dutena, baina uste du datu hori ez dela "garrantzitsua".

"Hautagaia nor zen ofizialki ezagutarazi baino lehen, izena hedabideetan publikatu zuten, eta hori ez zen Adegiren eta Cebeken gustukoa izan. Gainera, Cebeken eta SEAren arteko harremana ez da ona izan azken aldian. Bi gauzak batuta, Cebekek abstenitzea erabaki zuen", azaldu du.

Nolanahi ere, garrantzitsuena Roberto Larrañagaren lana izango dela nabarmendu du. Horren ildotik, "itxaropentsu" dagoela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak Confebask Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoako Enpresarien Elkartea CEBEK SEA Ekonomia albisteak Euskal enpresak azken ordukoa