Ekonomia -

2015eko apirileko datuak

Industria prezioak % 0,5 igo dira Euskadin, martxoarekin alderatuta

2014ko apirileko datuekin erkatuta, prezioak % 1,5 jaitsi dira, Eustaten arabera.

Langilea lanean
Langilea lanean
Langilea lanean

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industria prezioen indizea % 0,5 hazi da apirilean, aurreko hilabetearekin alderatuta. Datu horiek kontuan hartuta, apirileko urte arteko tasa (azken 12 hilabeteetan industriako prezioek izandako aldaketa) % 1,5 jaitsi da, Eustaten datuen arabera.

Sektorekako azterketa xeheagoaren arabera,  Kokeriak eta petrolio fintzea (% 2,8), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 1,1) eta Industria kimikoa (% 0,6) adarretan izan dira garestitze handienak, betiere aurreko hilabetearekin erkatuta. Jaitsierei dagokienez, Erauzketa industriak (% -1,0) eta Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (% -0,5) sektoreetan izan dira merkatze handienak.

2014ko hilabete berarekin alderatuta, prezioen hazkunderik handienak Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 4,4), Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (% 1,8) eta Garraio materialaren fabrikazioa (% 0,9) sektoreek izan dituzte, eta jaitsierak, berriz, Kokeriak eta petrolio fintzea (% - 16,6), Erauzketa Industriak (% -2,7) eta Altzariak, beste manufaktura industriak, konponketa eta instalazioa (% -2,0) adarrek.

 

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari dagokionez, apirilean, aurreko hilarekin alderatuta, sektore-talde handien prezioen bilakaera positiboa izan da Energian (% 2,2) eta Bitarteko ondasunetan (% 0,1); Ekipo ondasunak eta Kontsumo ondasunen prezioa egonkor mantendu da azken horien barruan, Kontsumo ondasun iraunkorrak % 0,1 jaitsi dira, eta Kontsumo ondasun ez iraunkorrak % 0,1 gehitu.

Ondasun talde handi horietako prezioak jaitsi egin dira 2014ko hilabete berarekin alderatuta. Ekipo ondasunetan izan ezik (% 0,2 hazi dira), prezioak Energian (% 7,8), Bitarteko ondasunetan (% 0,1), eta Kontsumo ondasunetan (% 0,8) jaitsi dira; azken horien barruan, Kontsumo ondasun ez iraunkorren prezioak % 0,9 eta iraunkorrenak % 0,5 jaitsi dira.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Albisteak Industria albisteak