Ekonomia -

Bizkaiko BPG

Bizkaiko ekonomia % 2,6 haziko dela aurreikusi du Cebekek

Bestalde, aurten lurraldean 8.000 lanpostu sortuko dituztela uste du patronalak.

Iñaki Garcinuño Cebekeko presidentea. EiTB
Iñaki Garcinuño Cebekeko presidentea. EiTB
Bizkaiko ekonomia %2,6 igoko da aurten, Cebeken ustez

01:25

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko ekonomiaren hazkundearen aurreikuspena % 2,6ra igo du Cebek patronalak. Gainera, aurten lurraldean 8.000 lanpostu sortuko dituztela aurreikusi du.

Iñaki Garcinuño Cebek Bizkaiko Enpresarien Konfederazioko presidenteak prentsaurrekoa eskaini du gaur Bilbon, elkarteak asteazkenean egingo duen batzar nagusia dela eta. Agerraldian, Bizkaiko ekonomia "suspertzen" ari dela adierazi du patronaleko buruak, baina oraindik ere "zailtasunak" daudela gaineratu du. Horren aurrean, industriaren pisua berreskuratzeari "ezinbestekoa" iritzi dio.

Bestalde, Francisco Javier Azpiazu Cebekeko idazkari nagusiak nabarmendu du % 2,6ko aurreikuspena "garrantzitsua" dela, batik bat zortzi urteko krisiaren ostean.

Cebeken esanetan, "merkatuaren narriadura bukatu egin da". Hala ere, enplegua sortzeko orduan, Bizkaia, ekoizpen egituraren beraren ondorioz, "atzeratuta" dagoela ohartarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Zer gertatu da Bizkaian? CEBEK bideoak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Enpresen albisteak BPGd Espainia