Ekonomia -

Eustaten datuak

EAEko industri-jarduera % 3 hazi da 2015eko urtarrilean

Energia, Biarteko ondasunak eta kontsumokoak hazi egin dira urteko lehen hilabetean.

Energia industria
Energia industria
Energia industria

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko industri-jarduera % 3 gehitu zen 2015eko urtarrilean, aurreko urteko hil beraren aldean, Eustatek jakitera emandako datuen arabera. Aurreko hilarekin alderatuta, berriz, % 0,5 gehitu zen.

2015eko urtarrilean, 2014koaren aldean, honako emaitzak izan dira: energian %12ko hazkundea; Bitarteko ondasunetan %1,5 eta kontsumokoetan %9. Azken hauen barruan, iraunkorretan %22,1ko hazkundea izan da; ez-iraunkorretan %4,9 eta ekipo ondasunen indizeak %3,1ko gorakada izan da.

2014ko abenduaren aldean, 2015eko urtarrileko hil arteko aldakuntza positiboa izan da industri sektore handi gehienetan. Energia %11,4 gehitu da, Bitarteko ondasunak %3,4; Kontsumo-ondasunak %3,9. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %4,9 gehitu eta ez-iraunkorrak %3,6. Ekipo ondasunak %7,9 jaitsi.

Euskal industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkunderik handienak 2015eko urtarrilean, hauek izan dira: Energia elektrikoa gasa eta lurruna %9,2 gehitu da; Elikagai industriak, edariak eta tabakoa %4,6 eta Metalurgia eta metalezko produktuak %3,3.

Jaitsierarik handienak urte artean: Garraio materiala %6,7; Makineria eta ekipoa %5,9.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Industria Metalgintza albisteak Eustaten datuak