Ekonomia -
Bilera egingo du
Marotok Jarduera Ekonomikoaren Zerga SEArekin hitzartu nahi du
Alkatetzako iturriek azaldu dutenez, urtarrilean zehar SEAko ordezkariekin bilduko da Maroto, alde biak pozik utziko dituen akordioa bilatzeko asmoz.
Erredakzioa
Javier Maroto Gasteizko alkateak SEA patronalaren kritikei eta Jarduera Ekonomikoaren Zerga % 41 ez igotzeko eskaerari erantzun egin die. Izan ere, Gasteizko osoko bilkurara igoera % 10era mugatzeko proposamena eramango du Marotok, SEAk eskatzen duen bezala.
Alkatetzako iturriek azaldu dutenez, urtarrilean zehar SEAko ordezkariekin bilduko da Maroto, alde biak pozik utziko dituen akordioa bilatzeko asmoz.
Jarduera Ekonomikoaren Zerga berria indarrean sartu baino egun bat lehenago, Arabako patronaleko ordezkariek zerga horren igoera “aurrekaririk gabeko erasoa” dela kritikatu zuten.
Baliteke SEAk helegitea jartzea, Gasteizko Udalak zuzentzen ez badu.
Bere egunean, zerga % 10 igotzea hitzartu zuen alkateak Arabako enpresa-buruekin, baina osoko bilkuran ez zuen babesik lortu eta igoera % 41ekoa izatea onartu zuen Bildurekin batera.
Hala ere, igoera txikiagoa aplikatu nahi du Marotok, iturrien arabera.