Ekonomia -

82 megawatt ekoiztuko dituzte

Gamesak bi parke eoliko eraikiko ditu Grezian, Erenekin elkarlanean

Grezian, Sterea Ellada eskualdean, eraikiko ditu parkeak. Lanak 2015. urtean amaitu beharko ditu Gamesak.

irudirik gabe
irudirik gabe
irudirik gabe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gamesa euskal enpresak EMVri, Eren enpresaren adarrari, 82 megawatt ekoizteko bi proiektu saldu dizkio Grezian, taldeak ohar batean iragarri duenez.

Akordioari esker, Gamesak bi parke eoliko eraikiko ditu Grezian, Sterea Ellada eskualdean, Eren enpresarekin elkarlanean. Lanak 2015. urtea bukatu aurretik amaitzea espero du Gamesak.

Horrez gain, parkeak instalatzeko azpiegiturak ere egingo ditu Gamesak. Hamar urtez, operazio eta mantentze lanak ere Gamesaren esku geratuko dira.

Erekin sinatu duen bigarren akordioa da, iaz Viotian 25,5 megawatt sortuko dituen parkea hitzartu ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Euskal Autonomia Erkidegoa Multinazionalak berriak Siemens Gamesa Renewable Energy Ekonomia albisteak Greziako albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa