Ekonomia -

BBVA Research

EAEko ekonomia aurreikusitakoa baino gutxiago haziko da 2015ean

BBVA Researchen arabera, % 1,8 haziko da EAEko BPGa hurrengo urtean.

EAEko ekonomia aurten % 1,1 haziko dela uste du BBVAk. EiTB
EAEko ekonomia aurten % 1,1 haziko dela uste du BBVAk. EiTB
EAEko ekonomia uste baino bi hamarren gutxiago haziko da 2015ean

1:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ekonomia aurten % 1,1 haziko dela uste du BBVAk. Hurrengo urteko aurreikuspena, baina, murriztu egin du, hasierako % 2tik oraingo % 1,8ra, Euroguneko ekonomiaren hazkundea moteldu egin baita.

Rafael Domenech BBVA Research erakundeko buruak azaldu duenez, EAE hazi egingo da aurten. "Suspertzea motela izan da, kanpo sektorearen dinamismoa txikia izan baita", zehaztu du.

Dena dela, hurrengo urtean hazkundea bizkortu egingo dela aipatu du, hasieran aurreikusitakoa baino txikiagoa izango bada ere.

Domenechen esanetan, EAEk "ez du arazorik izango" aurten defizitaren helburua betetzeko, eta erronka nagusia "langabezia murriztea" dela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia EAE albisteak Ekonomia Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea BPGd Nafarroa BBVA