Ekonomia -
Gatazka
Estatuak murriztu egingo du Nafarroari Volkswagen auzian eskatutakoa
Orain arte, 1.513 milioi euro eskatu izan dizkio Estatuak, baina orain baliteke 2007-2011 epeagatik urteko 25 milioi euro itzultzeko eskatzea.
Erredakzioa
Cristobal Montoro Espainiako Gobernuko Ogasun ministroak Volkswageneko BEZaren auziari "konponbidea" emateko konpromisoa agertu du, Pablo Zalba Nafarroako PPko batzorde kudeatzailearen presidenteak aurreratu duenez.
Hori horrela, Estatuak murriztu egingo luke Nafarroari eskatzen dion diru-kopurua. Orain arte, 1.513 milioi euro eskatu izan dizkio, baina orain baliteke 2007-2011 epeagatik urteko 25 milioi euro eskatzea.
Zalba ministroarekin batzartu da Madrilen, eta horren konpromisoa "irmoa eta garrantzitsua" dela esan du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea