Ekonomia -
Mobilizazioak
La Navaleko langileak, Murueta ontziolaren aurrean lan-karga eske
Sestaotik Erandiora ibilaldia egin dute. Kontzentrazioa egin dute Murueta ontziolaren aurrean, lan-karga eskatzeko.
La Navaleko langileek protesta-ibilaldia egin dute Sestaotik Erandiora. Murueta ontziolan amaitu dute, Sestaoko ontziolarentzat lan-karga eskatzeko mobilizazioak abiatuta, langile-batzordeak jakinarazi duenez.
Langileek informatzeko bilera egin dute Sestaoko ontzioletan, 09:00etan, eta 15 minutu geroago Erandioko Murueta ontziolara bidean jarri dira, Barakaldon itsasontzia hartuta. 10:15ean heldu dira ontziolara eta orduan hasi da kontzentrazioa.
Langile-batzordeak bilera eskatu dio Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiari, Sestaoko ontziolaren egoerari buruz hitz egiteko.
Ostegunerako, Administrazio Kontseiluarekin bat eginez, langileak kontzentrazio batera deitu dituzte bulegoen aurrean, 08:30etik aurrera, "presioa egiteko".