Ekonomia -

EAEko fiskalitatea

Gorenak Errioxaren helegitea bertan behera utzi du Kontzertua babestuz

Epaian, Europar Batasuneko Justizia Epaitegiak bere egunean emandako argudio berak aurkeztu ditu Gorenak: lurralde historikoek zerga arau propioak onartzeko duten autonomia defendatu du

Urkullu, Errioxako presidentearekin. EITB.
Urkullu, Errioxako presidentearekin. EITB.
Urkullu, Errioxako presidentearekin. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko fiskalitatearen inguruan Errioxako Gobernuak jarritako helegitea bertan behera utzi du gaur Auzitegi Gorenak. Horrenbestez, Kontzertu Ekonomikoaren “baliotasuna” babestu egin du aipatu epaitegiak.

Epaian, Europar Batasuneko Justizia Epaitegiak bere egunean emandako argudio berak aurkeztu ditu Gorenak: lurralde historikoek zerga arau propioak onartzeko duten autonomia defendatu du. ”Lurralde historikoek Estatuko beste erkidegoetan dauden zerga-arau ezberdinak adosteko gaitasuna dute”, dio epaiak. 

Modu horretan, Gorenak Kontzertu Ekonomikoaren baliotasuna onartu eta Errioxak jarritako errekurtsoa bertan behera utzi du.

Epaia ezagutu ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiak esan du Gorenak hartutakoa “euskal fiskalitatearen” aldeko beste erabaki bat dela. “Gorenak aurkeztutako argudioek Euskadin duen zerga sistemari baliotasuna, egonkortasuna eta segurtasuna eman diote”, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Batasun europarra Euskal Kontzertu Ekonomikoa Auzitegi Gorena argazkiak Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Errioxa gaur