Ekonomia -

Euskal ontziolak

Patronala, sindikatuak eta erakundeak, laguntzak kentzearen aurka

Euskal ontzioletako komiteek mobilizazioak iragarri dituzte eta Euskal Herriko Itsas Foroak gogoratu du Frantziak ez zituela laguntza bueltatu behar izan.

Sestaoko Naval ontziola. Argazkia: EITB
Sestaoko Naval ontziola. Argazkia: EITB
Sestaoko Naval ontziola. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Tax lease' deitutako sistema fiskalagatik kaltetutako euskal ontzioletako enpresa-batzordeek Joaquin Almunia Europako komisarioaren eta Jose Manuel Soria Industria ministroaren dimisioa eskatu dute. Ildo berean, Eusko Jaurlaritza auzi honetan jarrera "pasiboa" izaten ari dela salatu dute.

Naval, Zamakona, Murueta, Pasaia eta Balenciaga ontzioletako komiteek agerraldia egin dute, besteak beste, aipatu laguntzak itzuli behar izateak euskal ontzigintza sektorearen "heriotza" suposatuko lukeela ohartarazteko.

Egoera horren aurrean, bilerak eskatuko dituzte ontziolen zuzendaritzekin, Euskal Herriko Itsas Foroarekin eta ontziolak hartzen dituzten herrietako udalekin.

Euskal instituzioei presio egiteko eskaera luzatu diete, Europar Batasunaren balizko ebazpen negatiboa ekiditeko asmoz. Era berean, protestak iragarri dituzte, eta datorren uztailaren 11n martxa bat egingo dute Sestao eta Santurtzi artean.

Frantziak ez zituen laguntzak bueltatu

Euskal Herriko Itsas Foroak Frantziak izan zuen tratu bera izatea exijitu dio Joaquin Almunia Europako komisarioari; izan ere, laguntza fiskalak legez kanpokotzat jo arren, Frantziak ez zituen bueltatu behar izan.

Jaurlaritza eta Industria Ministerioaren arteko bilera

Bestalde, Arantza Tapia Garapen Ekonomikoko eta Lehiakortasunerako sailburuak esan duenez, datorren astean Eusko Jaurlaritza Industria Ministerioarekin bilduko da aipatu auzia aztertzeko. Bilera horretan kaltetutako beste erkidego batzuetako ordezkariak ere izango dira.

Tapiaren iritzian, "Almuniaren jarrera lotsagarria izaten ari da, eta azkenean ontziolak laguntzak itzultzera behartzen badituzte, euskal ontzigintzaren heriotza izango da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE Ekonomia Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Dirulaguntzak gaur