Ekonomia -
Holandak jarri du salaketa
EBk diru-laguntza 'ilegalak' bueltatzeko eskatuko die ontziolei
Ia 3.000 milioi euroko diru-laguntza horiek bueltatzeak ontzi-industria kiebrara eraman dezake.
Erredakzioa
Europar Batasunak (EB) Espainiar Estatuko ontzi-industriaren zati handi bat zigortzea ekarriko du. Izan ere, 2002 eta 2012 bitartean "tax lease" sistemaren bitartez ontziolek jasotako diru-laguntzak "ilegalak" izan direla ebatzi du, El Correo egunkariak jakinarazi duenez.
Ia 3.000 milioi euroko diru-laguntza horiek bueltatzeak atzeraldian dagoen eta eskaera-zerrenda minimoen azpitik duen industriak kiebra jotzea ekarriko luke.
Galizian, Asturiasen eta Euskadin daude kaltetutako ontziola gehien. Industria-sektore horretan, azken datuen arabera, 87.000 langilek egiten dute lan.
Europar Batasunak espedientea ireki zion Espainiar Estatuari 2011n, Holandak "tax lease" sistema espainolaren kontrako salaketa jarri ostean. Izan ere, Holandaren ustez, sistema hori Europako beste herrialde batzuena baino onuratsuagoa zen, eta, horren ondorioz, EBk lehia bultzatzeko hartutako neurriak urratzen zituen.