Ekonomia -
Zuzendaritzaren soldatak
Eroskiko zuzendariek 1,7 milioi euro kobratu zituzten 2012an
Taldearen kontseiluko hamabi kideek 20.000 euro jaso zituzten iaz dietatan, aurreko urtean baino % 150 gehiago.
Erredakzioa
Eroskiko goi zuzendaritzako hamar kideek 1,7 milioi euro kobratu zituzten 2012an, aurreko urtean baino % 1,21 gutxiago.
Baloreen Merkatuko Batzorde Nazionalak jakinarazi duenez, Eroskiko kontseilua osatzen duten hamabi kideek 20.000 euro jaso zituzten iaz dietatan, 2011n baino % 150 gehiago; urte horretan, 8.000 euro kobratu zituzten horretarako.
Eroskiko gobernu korporatiboaren txostenaren arabera, 2012an aldaketa egon zen supermerkatuen zuzendaritzan. Hala, Francisco Javier Españak Santiago Izaguirre ordezkatu zuen.
2012an, Francisco Jose Etxaniz zuzendari korporatiboa, Carlos Alcalde dibertsifikazio negozioen zuzendaria eta Jesus Miñaur prozesu eta sistemen zuzendaria zuzendaritza talde nagusitik kanpo geratu ziren.