Ekonomia -
Auurekontuak adosteko
Atutxak 'positibotzat' jo du EAJ, PSE eta PPren arteko balizko ituna
"Egungo larrialdi egoeraren aurrean", Aurrekontuen auzian alderdiek akordioa hitzartuko dutela uste du EAJren Bizkaiko presidenteak, "herritarren mesederako den alternatiba hobeagorik ez dagoelako".
Erredakzioa
Itxaso Atutxa EAJren Bizkaiko presidenteak adierazi duenez, 2013rako Aurrekontuak adosteko EAJren, PSE-EEren eta PPren arteko ituna "positiboa" izango litzateke. "Egungo larrialdi egoeraren aurrean", alderdi politikoek akordioa hitzartuko dutela uste du Atutxak, "herritarren mesederako den alternatiba hobeagorik ez dagoelako".
Europa Pressi eskainitako elkarrizketan Atutxak adierazi duenez, "ulertu dezaket oposizioko alderdien hasierako jarrera Aurrekontuei zuzenketa osoa eskaintzea izatea, baina behin zenbakiak aztertuta, Sail bakoitzeko, espero dut haiek ikustea EAJk eta Eusko Jaurlaritzak ez dituztela lerro gorriak zeharkatu".
Kontuak berrikustea
Atutxaren esanetan, "Aurrekontuak negoziatzeko tarte txikia dugu, gastu muga ezarrita dagoelako eta hainbat Sailetan lerro gorriak ez gainditzea erabaki dugulako, esaterako Osasunean, Hezkuntzan eta Gizarte Zerbitzuetan". "Ondorioz, gastu hori bermatuz, Aurrekontuen % 73,9 Sail horretara bideratuko dugu, eta gainerako tartea oso txikia izango da", azaldu du.
Babesa edo abstentzioa
"Alternatibak izanez gero, horiek aurkeztera" animatu ditu gainerako alderdiak. BBBko presidenteak azpimarratu duenez, "guk ondoren aztertuko ditugulako". "Herritarren mesederako diren Aurrekontu hobeagorik egiteko gai diren ikusi beharko dugu, gure esanetan, ezinekoa delako", aurreratu du Atutxak.
"Aurrekontuen onarpena bermatzeko aukera bi daude: babesa emanda edo abstenituz", esan du. Gauzak horrela, Aurrekontuak "erraztea" eskatu die gainerako alderdiei.