Ekonomia -

Langabezia

EAEko kazetari langabeen kopurua % 111 igo da

Txosten baten arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan lanik gabe dauden kazetari kopurua 283tik 1.583ra igo da azken bost urteetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Kazetarien Elkartearen ustez, kazetariek gaur egun bizi duten egoera "jasangaitza" da. Izan ere, azken hamabi hilabeteetan Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian lanik gabe dauden kazetarien kopurua % 111 igo da.

Madrilgo Prentsa Elkarteak FAPErekin (Espainiako Kazetari Elkarteen Federazioa) egindako "Kazetari Lanbidearen 2012ko Txostena"ren arabera, 2011. eta 2012. urteen artean lanik gabe geratu diren kazetarien zenbatekoa % 111 igo da Euskal Autonomia Erkidegoan. 2008ko datuekin alderatuz gero, berriz, % 559koa izan da igoera.

Txosten horren arabera, EAEn 283 kazetari zeuden lanik gabe duela bost urte. 2012an, ordea, 1.583 daude langabezian.

Egoera horrek, gainera, okerrera egin du 2013ko lehenengo asteetan. Izan ere, EAEko hainbat hedabidek kazetariak kaleratu dituzte.

Euskal Kazetarien Elkarteak nabarmendu duenez, "erredakzioetan lanpostuak galtzeak lanean jarraitzen dutenei ere eragiten die, esfortzuak bikoiztu egin behar baitituzte kalitatezko produktu informatiboa eskaini ahal izateko".

Gaur egungo garai latz hauetan, Elkarteak komunikabide eraginkor eta sendoagoak izateko beharra ikusi du.

"Krisi garaiotan ere, kazetaritza-lanbideak zuhurtziarekin eta zehaztasunarekin jorratu du informazioa, eta orain gizartearen, erakundeen eta kazetaritza-enpresen babesa behar du beharrezkoak diren egitura informatiboak akabatuko dituen hondamendian ez erortzeko. Izan ere, kazetaririk gabe ez dago kazetaritzarik, eta kazetaritzarik gabe ez dago demokraziarik", ohartarazi du.

Euskal Kazetarien Elkarteak elkartasuna adierazi die lanpostua galdu duten kideei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Espainian 2024 EAE albisteak Lana albisteak Kazetaritza azken ordukoa