Ekonomia -

Zerga erreforma

PFEZ eta sozietate-zerga erreformatzeko proposamena aurkeztuko du EAJk

Helburua, EAEn zerga harmonizazioa lortzea dela esan du EAJk, eta horretarako, fiskalitatearen eskumena duten Batzar Nagusietan akordioak bilatuko dituzte.

Koldo Mediavilla. Argazkia: EITB
Koldo Mediavilla.
Koldo Mediavilla. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk zerga erreforma bat aurkeztuko du alderdi gisa, gobernatzen duen erakundeetatik at, eta PFEZ Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan eta sozietate-zergan arreta jarriko dutela iragarri du Koldo Mediavilla EBB Euzkadi Buru Batzarreko Arlo Instituzionaleko arduradunak.

Radio Popularreko elkarrizketa batean, EAJko kideak EBBko bileran dokumentua aztertuko dutela eta behin onartuta, beste alderdiekin adosten saiatuko direla iragarri du.

Aldaketak batik bat PFEZ eta sozietate-zergetan izango direla aurreratu du eta helburua EAEn zerga harmonizazioa lortzea dela esan du, horregatik, erreformaren "ildo nagusiak" hiru lurraldeen Batzar Nagusietan adostu beharko ditu, eurek baitute zergen arloko eskumena.

Mediavillak ez du aldaketa zehatzen inguruko xehetasunik eman, baina Errentaren Zergan "justizia sozialean" sakondu nahi dela esan du.

Sozietate-zergan kenkari batzuk berrikustearen beharra azpimarratu eta enpresen lehiakortasunerako tresna izatea lortu behar dela esan du.

Bestalde, Jaurlaritzak aurrekontuak onartzea lortzeko, EAJk "egin beharreko guztia" egingo duela berretsi du eta "baikor" azaldu da, nahiz eta 75 legebiltzarkideetatik alderdiak 27 dituen eta Bizkaian eta Gasteizen PPrekin lorturiko akordioa nahikoa ez den.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Euzko Alderdi Jeltzalea Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia berriak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Gastu publikoa