13:23

Krisi Ekonomikoa 2020

‘Euskadiko Lan Txostena’

Egoera hobetuko den arren, 100.000 luzaroko langabe daude, dio EHUk

Erredakzioa

Sara de la Rica EHUko Ekonomia katedradunaren arabera, aurtengo lehen hiruhilekoan ez da enplegua haziko -ohi legez-, baina hasi berri den urtea positiboa izango da ekonomiaren ikuspuntutik.

1:28
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2015. urtea aurrekoak baino hobeagoa izango da enpleguaren ikuspuntutik Euskadirentzat, baina 90.000-100.000 iraupen luzeko langabe daude, hau da, lana topatzea oso zail izango dute, Sara de la Rica EHUko Ekonomia katedradunaren arabera.

De la Ricak Euskadiko Lan Txostena aurkeztu du gaur, 2014ko hiruhilekoari dagokiona, eta oso epe positiboa izan zen, enplegu aldetik, Gabonetako kanpainari esker, bere osotasunean 2014. urtea “ez nahikoa eta ahula” izan arren.

Azken hiruhileko bikain horren ondoren, 2015ko urtarrilean ezagututako datuak eskasak izan dira, eta langile kopuruak behera egin du nabarmen, Gabonetako kanpaina bukatuta.

Katedradunaren ustean, 2015eko lehen hiruhilekoa txarra izango da -hala izan ohi da-, baina hasi berri den urtea positiboa izango da.

Petrolioaren prezioak –enpresen kostuak murrizten ditu-, euroaren balioaren beherakadak eta interes-tasa baxuek, kontsumoaren susperraldiari lotuta, ekonomia eta lan-merkatua hobetu dute.

Alabaina, De la Ricak ohartarazi duenez, “drama handia” da “langabe batzuentzat susperraldiaren trenak ez du haien geltokian geldialdirik egingo”, iraupen luzeko langabeak (urtebete baino gehiago) dela eta.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena