Krisi Ekonomikoa 2020
Sestaoko lantegia
I.G. | eitb.com
"La Naval berezia da, beste ontziolak baino handiagoa da eta bereziki eragin dio Europak jarritako isuna", esan du Tapiak. Halaber, "pazientziaz eta zuhur" jokatu behar da, sailburuaren hitzetan.
Murueta ontziolaren atarian egindako protesta, aurreko astean. Irudia: EFE
Sestaoko La Naval "teknologia aldetik ondo prestatuta dago, badu etorkizuna eta zuzendaritza lana bilatzen ari da" orain, esan du Arantza Tapia Ekonomia Garapenerako eta Lehiakortasunerako sailburuak.
Sailburuaren esanetan, "La Naval berezia da, beste ontziolak baino handiagoa da eta bereziki eragin dio Europak -'tax lease' delakoen inguruan- jarritako isuna".
Halaber, "pazientziaz eta zuhur" jokatu behar dela azpimarratu du, "kontratu bat lortzeko lanean" ari direlako eta ez delako komenigarria "egunero egunkarietan agertzea".
Aurrekontratua
Ontzi berri bat egiteko aurrekontratu bat duela eta akordioa hilabeteko epean itxi daitekeela jakinarazi zion, aurreko ostegunean, Sestaoko La Naval ontziolako zuzendaritzak langile batzordeari.
Sindikatuen arabera, La Navaleko Javier Ojeda presidentea eta Iñaki Irasuegi zuzendaria langileen ordezkariekin bildu ziren karga berria lortzeko bideraturiko gestioen berri emateko.
Bileran ez zuten Sestaon egin daitekeen ontziari buruzko xehetasunik eman, ezta enkargua egingo lukeen armadoreari buruz ere, eta "zuhurtzia eta konfidentzialtasuna" argudiatu zituzten zehaztasunik ez emateko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa