Bitxikeriak -

BULOAK

Ez, ez dago krokodilorik euskal ibaietan

Faltsuak dira WhatsApp bidez zabaldutako bi bideo, ustez Getxoko, Ormaiztegiko, Oñatiko edo Legorretako (bertsioaren arabera) bi ibaitan krokodilo bana daudela erakusten dutenak.

Imagen de un vídeo falso sobre un cocodrilo en el humedal de Gobela.
No hay cocodrilos en los ríos vascos.
Imagen de un vídeo falso sobre un cocodrilo en el humedal de Gobela.

EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken orduetan WhatsApp bitartez asko hedatu diren bi bideok euskal ibaietan kokatzen dituzte beste horrenbeste krokodilo. Hain zuzen ere, bata Bolueko (Getxo) hezeguneko uretan egongo litzateke igerian, eta, bigarrena, Ormaiztegi, Oñati edo Legorretako ibairen baten ertzean, atseden hartzen.

Honako hau da lehendabiziko bideoa:

Bideoan agertzen den ahotsak animalia Getxoko Bolue hezegunean kokatzen duen arren, irudiak, berez, Youtuben 2015ean argitaratutako bideo batetik aterata daude. Bertan, aligatore bat ikus daiteke, Daphne (Alabama) hiriko urmael batetik zehar igeri egiten. Jatorrizko bideoak 2:23ko iraupena du, eta 1:15etik aurrera parekatzen dira bi bideoetako irudiak.

Honako hauxe da jatorrizko bideoa:

Bigarren bideo faltsuan, txakur bat ikus daiteke Ormaiztegiko (beste batzuek Oñatin edo Legorretan kokatzen dute) ibai baten ertzean geldirik dagoen tamaina handiko narrasti batengana (ustez krokodilo bat) hurbiltzen den bitartean. (Adi audioari: ez da txakurraren plisti-plastarik, ez ibaiaren zurrumurruak entzuten).

Txakurraren "jabeak" euskaraz deitzen dio animaliari, eta gero jendea madarikatzen du soinu girorik gabeko audio batekin. Asko landutako txantxa, baina txantxa, finean.

Hona hemen bigarren bideoa:

Larrialdietako Boluntario Digitalen Elkarteak (VOST Euskadi) ere bi edukien egiazkotasuna gezurtatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bitxikeriak Getxo Bizkaia Gipuzkoa WhatsApp Gizartea Eguneko albisteak Albisteak