Jokin Altuna eta Martxel Iztueta CaixaBank Masterseko finalaurrekoan izango dira, bart Joseba Ezkurdia eta Jon Ander Albisu 22-13 garaitu baitituzte Zestoako frontoian.
Zestoako Gaztetxea gaur, uztailak 19, hustekoak ziren, 08:00etan. Ordubete lehenago, ehunka gazte bildu dira herriko plazan, eta 09:30ean jakin dute bertan behera geratu dela husteko agindua.
'Zumaiako osasun publikoaren alde' herri plataformak deituta, herritarrak osasun zentrotik atera dira manifestazioan. Plataformak Getaria, Zestoa eta Aizarnazabalgo herritarrak ere gonbidatu ditu protestara.
Duela 55 urte aurkitu zituzten aztarnak Azpeitiko Antxieta arkeologia taldeko Rafael Rezabalek eta Andoni Albizurik. Duela 13.000-14.000 urteko gizakiek eginiko pinturak dira, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituenak.
2023ko amaieran martxan jarritako proiektua gorpuzten ari dira Zestoako Amillubin. Ane Rivas Biolurkidearekin itzulia egin dugu baserriaren jiran: laborantza ekologikorako porru landarea landuko dute, kosta egiten baitzaie hori eskuratzea.
Naxarik zaldi bat pintatu zion Ekiri eta lau urtera hark gordeta zuena erakutsi. Harreman ederra dute biek. Itziar, Mari Kruz, Joxe Mari, Garazi, Maia, Sofia eta Naisek kontatu digute nolakoak diren eguneroko bisitak, Joseba Illarramendi egoitzako zuzendaria eta Amaia Manterola eskolakoak lagunduta
Biolur nekazaritza ekologikoa bultzatzeko elkarteak Amillubi proiektua jarri du martxan. Zestoako Amillubi baserria eta bertako lurrak era kolektiboan erosteko asmoa dute, eta diru bilketa abiatu dute. Elikadura burujabetza helburu duen proiektuaz aritu dira Mirian Arrizabalaga eta Myrian Imaz.
Ehunka lagun kalera atera dira gaur, Zestoako Gaztetxearen defentsan. Epaileak Gazte Asanbladako kideei eraikinetik ateratzeko agindua eman die, Elizarena baita eta prozesu judizialaren gastuak ordaintzera zigortu ditu. Epaia gaitzesteaz gain, mobilizatzen jarraituko dutela iragarri dute.
Azpeitiko Epaitegiak arrazoia eman dio Zestoako Andra Mari Parrokiari, eta Elizondo Etxea, elizak herrian duen lokala, "berehala" uzteko agindua eman die Gazte Asanbladako gazteei.
Gazte Asanbladaren eta Donostiako Elizbarrutiaren arteko gatazka otsailean hasi zen, talde honek Elizondo etxea hartu zuenean. Elizbarrutiak prozedura judiziala abiatu du gazteak etxetik ateratzeko, apostasia kanpaina eta Elizaren aurkako protestak hasi baitzituzten.
Zestoako Gazte Asanbladak eliz ondoko eraikina okupatu zuen iaz, eta bihar bi gazte epaituko dituzte. Elizak ez duela negoziatu nahi salatzen dute, eta pasa den igandeko mezara oihuka sartu ziren. Eliztarrek gertatutakoa gaitzetsi dute, eta blokeo egoera bideratzeko sosegua eskatu du alkateak.
'Amillubi lurra taupaka' proiektua aurkeztu digu Miriam Arrizabalagak. Zestoako Amillubi baserria eta haren lur emankorrak erosteko asmoa du Biolur elkarteak. Herritik eta herriarentzat erostea da proiektuaren helburua, eta ekarpenak jasotzen ari dira.
Ezbeharra 18:00ak aldera gertatu da. Oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, bi autok elkar jo dute, eta horietako bat irauli egin da. Ezbeharraren ondorioz, gidarietako bat ibilgailuan harrapatuta geratu da, eta erreskatatu egin behar izan dute.
Grises taldean urte luzez aritu ostean, Alejo Orbegozo zestoarrak bakarkako proiektua hasiko du: Ke Lepo. Musika elektronikoa egiten du Orbegozok proeiktu berri honetan eta Forbidden Colours diskoetxearen eskutik bere lehen lana kaleratuko du.
Atzazalak txukunduko dizkigula esan digu, bereak ere egiten dituela eta oraindik. Ez zen alferrik izan “manikurista” Zestoako bainuetxean. Hango “alamedan” lagun ileapaintzailearekin denda ipini eta gustura ibilitakoa da Mari Tere.
Igande honetan Zestoako Sastarraingo harrobian izango den musika-ikuskizunaren helburua izango da herritarrak ingurumena zaintzearen garrantziaz kontzientziatzea.
"Anbu", Miguel Angel Uzkudun, XVI. mendeko Aranburu baserrikoa da. 2005. urtean landetxea, jatetxea eta taberna jarri zuten bertan. Bada, oraingoan, Mirenek pagotxa ikaragarria izan du, arkumea eta sekulako postrea dastatu baititu baserri parean Anbuk eraikitako egurrezko "Indioen etxean".
Emakume alaia, kirolaria eta txori zalea da Maribi. Usurbildarra izatez, amodioak bultzatuta, Aizarnara etorri zen bizitzera, Aizarnako Carter presidentearen emaztea baita.
Txintxarria jo behar da Konpittekora sartzerakoan. Bertako jabea Begoña da, 81 urte ditu eta 60 urte daramatza Konpittekon, herritarrentzat Eroski txikian, lanean. Baina zer da Konpitteko? Denda, taberna, zinema, chill out?
Tomasekin egin du topo Pagadik. Mekanikoa da Tomás eta auto bereziak ditu etxean, hala nola, Seat 128 zahar bat, karnetik gabeko automobil txikia. Bada, Pagadik karnetik gabeko kotxea gidatu du, etxeko zelaian zehar, Tomas lagun duela.
Arantxak altuera galdu duela eta, luzaketak egiten ditu egunero lehengo garaierara bueltatzeko. Bada, Mirenek ere altuerarik ez galtzeko luzaketak egin ditu Arantxarekin batera. "First Day" saioa oso gustuko du Arantxak, bestalde, eta "Tinder"-en izandako esperientzia kontatu dio Mireni.
Pertsonaia bitxia, hiztuna eta sorpresaz betea da Aizarnako "Carter presidentea". Jimmy Carter, AEBko presidentearen antza handia omen du eta, hori dela eta, ezizen hori jarri zioten auzotarrek. Iaz, 61 urterekin ezkondu zen Carter, neska-lagunarekin 20 urtez egon eta gero.
Biak ala biak amatatuta daude, baina zaintzapean dituzte hego haize zakarra baitabil. Gipuzkoako sutearen ondorioz, inguruko lau baserritako bizilagunak etxetik atera dituzte, dagoeneko itzuli diren arren. Karrantzakoari dagokionez, Kantabrian piztu da, baina Bizkaiko mugatik gertu.
Goizaldean Zestoako Endoia auzoko eremu batean izandako baso-sute baten ondorioz, 30-35 bizilagun euren baserrietatik atera behar izan dituzte. 07:00ak ingurun sua itzaltzea lortu dute eta etxera itzultzen hasi dira, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Tentsio handiko uneak bizi izan zituzten Azkoitiko realzale gazteek Erromaren kontrako partidaren ondoren. Autobusak su hartu zuen Zestoa parean. Atzean eserita zihoan gazte koadrila konturatu zen keaz eta gidaria ohartarazi zuen. Ez zen zauriturik izan; bidaiari guztiak garaiz atera ziren.
Igandean hasiko da ETB1eko "Herri Txiki, Infernu Handi" saioaren bederatzigarren denboraldia. Berritasun batzuekin dator saioa eta horietako bat izango da Miren Nogales aurkezle berria.
Zuhaitz Gurrutxagak amaiera eman dio "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan eginiko ibilbideari. Zortzi denboraldi batera igaro ondoren, Los Angelesen esan dio agur Pagadiri. Ondoren, datorren igandetik aurrera Pagadiren bidelaguna izango den pertsona ezagutu dugu: Miren Nogales aktore zestoarra!
Industrias Artzubiako 51 urteko langilea ostegunean hil zen. Gainera, LABek iragan asteartean salatu zuen beste langile bat hil zela Kutxabankek Izarran (Araba) duen bulego batean.
Jesus Altuna antropologo eta arkeologoak 70eko hamarkada amaieran Zestoako Erralla kobazuloan aurkitutako txakur hezurra aztertuta, EHUko ikerlariek frogatu dute hura zela Europan ezagutu den etxeko zakur arrastorik zaharrena.
EHUko Giza Biologia Ebolutiboko taldeak data jarri ahal izan dio 'Canis lupus familiaris' delakoaren existentziari, Zestoan aurkitutako hezur bat oinarri hartuta.
Mikel Igarataundiri bisita egin diogu "JA Sukalerrian" saioan, eta gaurkoan porruen inguruko xehetasunak kontatu dizkigu. Mineral eta bitamina ugari dituela azpimarratu du, besteak beste.
Mikel Arregi alkateak ez du uste bideragarria denik Zestoako bide estuetatik parke eolikoa eraikitzeko materiala garraiatzea (70 metroko palak tartean) "lur mugimendu handiak" edo "aldaketa urbanistikoak" egin gabe. "Horregatik esaten dugu esku artean ditugun datuekin ez dugula bideragarri ikusten", gehitu du.
Atzo goizean Zestoako Udalak zioen gaur egun dituen datuekin ezin duela Piaspeko parke eolikoa babestu. Hala ere, ordu batzuk geroago, egitasmoa aztertzeko borondatea duela zehaztu zuen.
Ohar baten bidez, Udal Gobernuak adierazi du gaur egun dituzten datuekin ezin dutela Piaspeko parkea babestu. Hala ere, ordu batzuk geroago, proiektua aztertzeko prest agertu da.