Trafiko motela izan da N-637 errepidean, baita Arrontegiko zubian eta Artatzako errepidean. Gipuzkoan, bi autok aurrez aurre jo dute GI-636 errepidean, Irun parean, eta bidea erabat itxi behar izan dute, dagoeneko zabaldu badute ere. Pertsona bat zauritu da.
Ilargia Lurretik gertu egon denez, ilargi betea ohi baino handiagoa eta distiratsuagoa izan da. Iraileko superilargiarekin batera, 2024ko bigarren ilargi-eklipse partziala ikusi ahal izan dugu, partzialki izan bada ere.
N-1 errepidean izan da ezbeharra 15:15ean, Gasteizko noranzkoan. Lekura hurbildu diren medikuak motor gidaria suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu haren bizia salbatzea.
Alkizako eskolan irakaslea da Jone Zauznabar, baina ikasturte honetan beste zeregin batzuk izan ditu. Urte sabatikoa hartu du, eta amona paperean pozik ibili da bilobak zaintzen. Horretaz gain, astebetez bakarrik bidaiatu du. 59 urteko emakumeak ilusio handiz bizi izan du urte sabatikoa.
Trafikoan eragin handiena A-1 eta A-15 errepideetan izaten ari da, Villabona eta Andoain artean, Irungo noranzkoan, baita N-121-A errepidean ere, Irun inguruan.
Agerraldia egin dute Villabonako Berdura plazan. Bertan, asteazkenean, Josu Erkoreka Segurtasun sailburuaren adierazpen "larriak" salatu dituzte. Esan dute "zaurgarri eta umiliatuak" sentitzen direla. Horregatik, Poliziaren indarkeria salatzeko manifestazioa deitu dute martxoaren 16rako, Tolosan.
Segurtasun sailburuak adierazi duenez, Ertzaintzaren "oinarrizko" hipotesia Tolosako inauterietan jaurtigai baten kolpea jaso ondoren zauritutako gaztea "istiluetan parte hartzen" ari zela da.
EAJk Tolosako auziaren inguruan harturiko jarrera "lotsagarria" kritikatu du plataformak, eta asteazkenean Villabona-Amasako Udalbatzan esandako "astakeriak publikoki" salatu ditu.
Txostenaren hipotesi nagusia da beste pertsona baten besoan jo ondoren "errebotez" zauritu zutela 16 urteko mutila begian. Ertzaintzaren jokaera protokoloen araberakoa izan zela ere badio txostenak.
Ertzaintzaren proiektil batek zauritutako gaztearen aitak agerraldia egin du Villabonan. Azaldu du semea ospitalean dagoela, ebakuntzaren zain. Begian 15 puntu eta odolbilduak dituela esan du, eta erretina alde batera jausi zaiola. Ertzaintzaren jokabidea salatu eta erantzukizunak eskatu ditu.
Villabona-Amasako alkateak herriko gazte bati Tolosako inauterietan gertatutakoa salatu du. Larri zauritutako 16 urteko gaztea Ertzaintzaren "pilotakada batek" jo zuen; horixe izan zen Tolosako Asunción klinikara eraman aurretik artatu zuen osasun-langileari esan zion lehen gauza.
Espainiako estatuan zabalkundea duen Tinta&Estilo aldizkarian jaso dituzte 2023ko tatuaje onenak. Tartean dira Ander Ortiz de Muruak egindako lau. Tatuatzaileak aitortu du 2023an egindako ahaleginek emaitza eman dutela eta 2024an ikasten eta hobetzen jarraitu nahi duela.
'Akelarre' pelikulan eta 'Perpetua felicidad' film laburrean egindako lanez aritu zaigu Garazi Urkola Villabona-Amasako aktorea. Idatzi ere egiten du, eta idatzi zuen lehen antzezlana Lezoko antzerki-testu laburren lehiaketan finalera iritsi zen. Gainera, klarinetea jotzen du.
Jaime Garcés Basoko Altzariak etxearen jabeak dioenez, kontainerrak berrerabili eta bertan etxebizitzak egiteko proiektua nahi gabe sortu zuten. Kontainer pare bat jarri zituzten lorategian biltegi bezala erabiltzeko, eta gero horietan etxebizitza sortu zuten. Hor sortu zen Kubo proiektua.
Adunan eta Iruran bi istripu izan dira goizean, eta Donostiarako zein Gasteizerako noranzkoetan 6 kilometrorainoko auto ilarak sortu dira bi ezbehar horien ondorioz.
Gaur goizeko lehen orduan Villabonan eta Tolosan N-1 errepidean izan diren bi istripuk hiru kilometro inguruko auto-ilarak eragin dituzte bi noranzkoetan.
Mantentze-lanak zirela eta, bi erreietako bat itxi behar izan dute Irungo noranzkoan, eta, ondorioz, 7 kilometroko auto-ilarak sortu dira, tarteka Tolosaraino iritsi direnak.
22-19 emaitzarekin gainditu du Zubizarreta III.ak Alberdi II.a Amasa-Villabonan jokatutako finalerdian; beraz, Azpeitiko pilotaria ez da izango Promozioko Lau t'erdikoaren finalean. "Ondo sentitu naiz, baina hainbat opari egin ditut partidan garesti ateratzen direnak", adierazi du Alberdik.
Zubizarreta III.ak mendean hartu du Alberdi II.a, 22-19 emaitzarekin, eta Promozioko Lau t'erdiko Txapelketaren finala jokatuko du. "Finalerdiko tentsioa nabaria izan da partidan, eta oso pozik nago egindakoarekin eta lortutakoarekin", adierazi du Zubizarretak.
22-19 emaitzarekin gainditu du Zubizarreta III.ak Alberdi II.a Amasa-Villabonan jokatutako finalerdian, eta Egiguren V.a izango du aurrez aurre larunbatean Tolosan, Beotibarren jokatuko den finalean.
Belabietako tunelaren (Villabona, Gipuzkoa) estalkiaren xafletako bat jausi da, eta, ondorioz, A-15 autobidea zarratu behar izan dute Donostiako noranzkoan.
Ostegun arratsaldetik desagertuta zegoen. Lagunekin ibilaldi bat egitera irten zen, baina taldetik urrundu zen. Hildakoa, Joxan Larrañaga, oso ezaguna zen hainbat herritan; izan ere, Debakoa izan arren, apaiza zen, eta Oñatin eta Villabonan parrokoa izan zen urte askoan.
Oinkari dantza taldeak agenda betea du udarako, eta, tartean, ikuskizun berria prestatzen ari da. Uztailean estreinatuko dute eta hori aurkeztera etorri dira, baita bere ibilbideaz hitz egitera ere.
Villabonako eraso homofoboaren ustezko egileek eta biktimek deklaratu dute gaur, Tolosako epaitegian. Horretan, epaileak urruntze-agindua ezarri du ustezko erasotzaile batentzako.
09:00etarako deituta zeuden hiru biktimak, ustezko erasotzaileetako bi eta lekuko bat, baina atzerapenarekin hasi dira deklarazioak. Guztira, 15 pertsona identifikatu dituzte maiatzaren 14an izandako erasoarekin lotuta.
Herritarrek eta hainbat erakundetako ordezkariek elkarretaratzea egin dute gaur asteburuan gertatutako eraso homofoboa salatzeko. Ekitaldian, Zizurkilgo eta Villabonako alkateek gertatutakoa salatu dute, eta "aniztasunaren" eta herri "pluralaren" aldeko apustua egin dute ere.
Brayan eta Yeisson duela urtebete inguru etorri ziren Kolonbiatik Zizurkilera. Joan den igandean eraso homofoboa pairatu zuten Villabonan. "Ez genuen uste ihesi egitea eragin ziguna hemen ere gertatu behar zitzaigunik", esan dute.
Asteburuan Villabonan gertatutako eraso homofoboaren harira, Gehitu Elkarteko Maitane Arzallusek esan du oraindik azkar dela, eta lehen pausoak ematen ari direla, alegia, "emozioak babestea".
Ertzaintzak, bestalde, Euskadi Irratiari baieztatu dio zapatu gauean gertatutako lesio-delitu baten salaketa ikertzen ari direla, eta litekeena dela eraso homofobo baten aurrean egotea.