Iratzarri, ez lokartu! Agian horrexegatik jarri dituzte danbor doinuak "Mihiluze"n? Lehiakideek lasaitasuna mantendu dute lehia-betean, eta hori horrela, hainbat eskari egireko probestu dute. Txakur bat nahiko luke Ekaitzek, esaterako.
"Jotalent" saioan Claudia izeneko Ablitaseko gazte batek parte hartu du, eta zenbait sofakideri oilo-ipurdia jarri zaie hura jota bat abesten ikusita. Ainhoa asko hunkitu da eta Claudiarekin batera kantatu du.
Komuneko papera nola egiten duten ikusi dugu "Nola egiten dute?" saioan. Sofakideak harritu egin dira ikusi dutenean zenbat zuhaitz behar diren komuneko papera egiteko. Agian zuhaitzen hostoak edo ura eta xaboia erabiltzen hasi beharko gara…
Beste hainbat lagunek bezala, beraien egongeletatik jarraitu dute sofakideek ETSren zuzeneko kontzertua, telebistan eman baitute. Argi dago Iñigo Etxezarretaren eta lagunen ikuskizunak BECen zeuden lagunak ez ezik, etxeetakoak ere dantzan jarri eta hunkitu zituztela.
"Sexuak larrialdietara eraman ninduen" saioan, Cassandrari alergia etorri zaio Junior mutil-lagunarekin sexua praktikatzear zegoela. Zertan ibili ote da Junior lagunaren ezkondu aurreko agur-festan? Sofakideei izugarrizko jakinmina piztu zaie.
Ababor eta istribor hitzak nahastu dituen arren, bikain aritu da Miren Nogales patroiaren paperean. Arraunean ere ibili da Iñigoren txalupan, baina nekatu egin da. Bela jarri dio orduan Iñigok, baina istripu txiki bat izan dute. Eskerrak Iñigo itsas-salbamenduko koordinatzailea dela!
Aste hau oso berezia izan da: zakua banatu dugu! Horrez gain, barreak, Antton eta bere hizkuntzak, pultsadoreak, komisioak, ordainpeko saioak... izan dira protagonista nagusiak.
"Belleza en crisis" ("Edertasuna, krsialdian", euskaraz) saioan Nil izeneko gizon bat ezagutu dugu. Burusoil gelditzen ari da, eta hori ezkutatzeko burua pintatzen zuen. Arazoa konpondu nahi du, eta ile-transplantea egin diote. Sofakideek ez zekiten transplanteak horrela egiten zirenik.
"Gaur Egun" albistegian Bizkaiko suhiltzaileen txio baten inguruan aritu dira: pertsona bat hilobi batetik ateratzeko eskaera egin zieten Derioko hilerritik. Bizirik ehortzi al zuten? Zonbiak al daude? "Cuarto Milenio" saioko albiste bat zirudien arren, istripu bat besterik ez zen izan.
Las Palmaseko Drag Gala ikusten izan dira sofakideak La2 telebista katean, eta aho-zabalik gelditu dira drag queenen ikuskizunekin. Sofan eserita ederki egiten dute dantza gure lagunek.
TVE1eko "La Revuelta" saioan santurtziar bat igo da agertokira 'Avatar' filmeko pertsonaia bat izango balitz bezala jantzita, eta "Desde Santurce a Bilbao" abestu du dantza egiten zuen bitartean. Ikuskizun ederra eman du Oier santurtziarrak.
Dultzaina doinuak entzun eta berehala animatuko dira gure sofakideak, baita ikusiko dituzten inauterietako dantza eta modelo desfileekin ere. Ez galdu, asteazkenean, 22:20an, ETB1en eta eitb.eus atarian.
Nola esaten da "Mihiluze" alemanez? Jokin lehiakidea itzultzaile lanetan aritu da. Jon, berriz, italierarekin saiatu da, baina ez gaude ziur asmatu ote duen. Lingua longa esaten ote dute Italian?
"Mihiluze"ren 'Imintzioka' jokoan aritu dira sofakideak. Supositorioa zer den ongi azaldu al dute? "Mihiluze"ko lehiakideek arazoren bat izan dute asmatu beharreko hitza "supositorioa" zela igartzeko. Tanpoia nola sartuko duzu ipurditik?
Makusi plataformako "Kalaxka" saioan jolas bat proposatu die Aritz Mendiolak kalean aurkitu dituen hainbat laguni. Hainbat emotikono erakutsita, kanta asmatu beharko dute. Zein ote da? Ongi moldatu al dira sofakideak? Eta, zu?
TVG kateko "O Termómetro" saioan ikusi dugunez, behiek eta zezenek liga dezaten aplikazio bat asmatu dute: Tudder. 42.000 etxaldetako behien eta zezenen datuak ditu. Euskal Herrian martxan jarri beharko al lukete bertoko ganadua elkarrekin hartu-emanetan jartzeko?
"Nire menpekotasun bitxia" saioan ikusi dugu Lisak duela zenbait urtetik duela katu-ilea jateko adikzioa. Sofakideei nazka handia eman die Lisaren menpekotasun bitxiak, eta ezin sinetsi egon dira…
"Gaur Egun" albistegian sofakideek ikusi dutenez, Espainiako Ikerketa Soziologikorako Zentroak txosten bat argitaratu du sexuari, desleialtasunari eta bikote-harremanei buruzkoa. Baina, zer da desleialtasuna? Sexua garrantzitsua da? Sofakideek beraien iritziak eman dituzte.
Telebista piztu, eta, hara zer aurkitu duten gure lagunek! Aho zabalik uzteko moduko saioak! Haien erreakzioak ikusi nahi? Ez galdu saioa, gaur, 22:20tik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
Matxalen bateria-jotzailea da. Hernia de Hiato eta Las lentejas punk taldeetan aritu da, eta orain Iaiaiai irrintzi taldean dago. Zenbait instrumentu bitxi erakutsi dizkio Mireni: txirrina duen txistua, sudurrarekin jotzen den txilibitua, adarra eta erradiografiadun panderoa, besteak beste.
Luiaondoko bandera ez ofiziala diseinatu zuen Aimarrek 11 urte zituela. Orain, 16 urterekin, onartzeko eskaera egin dio Aldundiari. Komikizale amorratua, buruan darabilen beste proiektu bat erakutsi dio Mireni: "La Familia Cabrales" telesaila, euskal simpsondarrak, egitea proposatu behar dio ETBri.
Ilaskik hausnarketa sakonak egin ditu aste honetan, filosofikoak. Horrez gain, Enekok eta Aritzek "ETB Kantxa"ri keinuak egin dizkiote, baina ez dira bakarrak izan...
Mikel Pagadi Pabi Astondoarekin izan da Zeanurin "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan. Segalaria da Pabi, eta harekin ikasi du Pagadik segan egiten. Hori bai, belarretan entrenatu ordez, lurrean egiten du, harriaren gainean. Gernikako sofakideek badute zerikusirik Pabirekin.
"Pekin Express" lehiaketako proba batzuk ikusi dituzte sofakideek "Piztu Telebista"n. Horietako batean, ahate baten arrautza jan behar izan dute lehiakideek, enbrioi eta guzti. Nourdinek eta Mariamek argi dute; nahiago urtean 2 edo 3 ramadan egin arrautza hori jan baino.
Ikerketa baten arabera, 7 segundoko isilunea deserosoa da pertsonen % 77arentzat. Donostia isiltasunarekiko toleranteenetakoa omen da; bertan 8,67 segundo iraun dezakete isilik. Eta gure sofakideek ongi jasaten al dute isiltasuna? Gai al dira isilik egoteko?
Matxura bat izan dute nonbait mutrikuarrek, eta orain, jada konponduta, asteazkenero berriz ikusiko ditugu Marijose, Felitxu eta Hirune. Baina ez dira itzuliko diren bakarrak!
Allende lehiakidea 121.900 euroko zakua irabaztear izan da "Esto No Es Normal" ETB2ko saioan; "Piztu Telebista"ko lagunak hari lagundu nahian egon dira, sofatik. Norbaitek asmatu al du azken galdera?
"Argizaiola" Primeran plataformako saioan agerraldiak izan dituzte mintzagai, eta barrez lehertu dira "Piztu Telebista"ko sofakideak bertan ikusi dituzten zenbait ama birjinekin.
Dantzari bikainak dira gure Ilaski eta Antton, eta erakustaldi bikaina egin digute biek. Bestalde, arnasa hartzeko arazoak izan ditu Anttonek, eta donutsa ere hor nonbait azaldu da, modu horretara zirkuluak itxiz.
Google Maps Internet bidezko mapa euskarriak 20 urte bete ditu. Bi hamarkada hauetan, paperezko errepide mapak eta GPS gailuak erabat baztertu ditugu, baina ongi orientatzen laguntzen al digu? Hilketak argitzeko balio izan du, behintzat.
Historiako asmakizun garrantzitsuenen zerrendan sartuko da komun japoniarra, gurpila, inprenta eta penizilinarekin batera. Vicentak 3.500 euro ordaindu ditu lehorgailua, argiak, musika eta ur-txorrotak diuen komun honen truke. Hainbat gauza egin ditzake, baina guztiak ezagutuko ote ditu Vicentak?
"Argizaiola" Mikel Pagadik eta Aitziber Gradosek Primeran plataforman aurkeztutako misterioen saioan heriotza izan dute hizpide. Euskal Herrian heriotzak eta animaliek harreman estua omen dute. Txakurrak gauean etenik gabe zaunka ari badira edo oilarrak kukurrukuka, heriotza gertu dagoen seinale da!
Ausardiaz jokatu dute aste honetan lehiakideek. Ausardiaz, bai, baina batzuetan hanka-sartze potoloak egin dituzte! Hori bai, adoretsuak dira, kementsuak, ezbairik gabe!
Murtziako "El Casting" izeneko saioan, jendartean musika izar handiak topatu nahi dituzte, eta horretarako casting bat jarri dute martxan. Non aukeratu dituzte bada lehiakideak? Eta epaileak? Sofakideak ostera, primeran moldatu dira epaimahaikide lanetan.
Rodrigo izeneko gazteak bere gorputza goititik behera aldatu du, 180.000 mila dolar ordainduta. Kirurgiaren aldekoak al dira gure lagunak? Batzuek argi dute. Burusoil gelditzen bazara, jarri txapela eta ibili munduan.
Jon Plazaola eta Leire Martinez protagonista dituen "Itsatsita berriz" fikzio musikala ikusten ari dira gure lagunak eta gauza bat argi dute. Larrua jotzen duzun bitartean itsatsita geldi zaitezke, baina sekula, sekula, ezin duzu bikotekide ohiari buruz hitz egin!
Irudimen handia du Koldok. Elektronika ikasketak egin zituen eta bere mozorro eta asmakizunek argiak eta beste hainbat efektu dituzte. Farola, radarra, zankoak, goitibeherak... Zer ez ote du asmatu elorriarrak?
Nekaneren hitzetan, amaginarrebaren omenez jarri zioten baratzeari "La Fernanda" izena. Txakurretatik babesteko, inguruan futbol zelaietan ohikoak diren publizitate hesiak jarri dizkiote. Birziklatzearen aldekoak dira!
Aldapaz beteta dago Puiu. Eta ez edonolako aldapak! Bermuta hartzera gonbidatu du Ainhoak Pagadi, eta autoa hartu dute herrian barrena mugitzeko. Baina arazo bat du Ainhoak. Beldur handia ematen dio malda handiko aldapak autoz igotzeak.