Ukraina

1 / 30 Hurrengoa
Su-eten partzialei buruzko zeharkako elkarrizketetarako prestatzen ari dira Ukraina eta Errusia

Su-eten partzialei buruzko zeharkako elkarrizketetarako prestatzen ari dira Ukraina eta Errusia

Bien bitartean, Zelenskik salatu du gutxienez hiru lagun hil dituela Errusiak, tartean bost urteko haur bat, eta beste hamar zauritu, atzo gauean Kieven aurka burututako aire erasoetan.
Errusiako berehalako helburua den Pokrovsk bisitatu du Zelenskik Donetskeko eskualdean

Errusiako berehalako helburua den Pokrovsk bisitatu du Zelenskik Donetskeko eskualdean

Pokrovskeko zonaldean Errusiak lortutako aurrerapena moteldu egin da azken asteetan, baina Donbaseko gune logistiko garrantzitsu hori bereganatu arte ez du etsiko. Izan ere, anexionatutako Donetsk eskualdearen erabateko kontrola lortzeko gakoa da.

Errusiak Mendebaldeari leporatu dio Ukrainak egindako giza eskubideen urraketak alboratzea

Errusiak Mendebaldeari leporatu dio Ukrainak egindako giza eskubideen urraketak "alboratzea"

Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak salatu du Ukraina dela "Nazio Batuen hizkuntza ofizialetako bat", errusiera, debekatzen duten "munduko herrialde bakarra", eta Mendebaldeko estatuak horren aurrean "isilik" daudela.
Pedro Sanchezi ez zaio gustatzen ''berrarmatzea'' terminoa, segurtasuna eta defentsa hobetzeaz hitz egitean

Pedro Sanchezi ez zaio gustatzen ''berrarmatzea'' terminoa, segurtasuna eta defentsa hobetzeaz hitz egitean

"Ez nator bat termino horrekin. Uste dut beste modu batera hitz egin behar dugula eta herritarrei beste modu batera hitz egin behar diegula Europako segurtasuna eta defentsarako gaitasunak hobetzeko beharraz hitz egiten dugunean ", azpimarratu du Pedro Sanchezek.

Ukrainak Errusiako aire-base nagusietako bati droneekin egin dio eraso

Ukrainak Errusiako aire-base nagusietako bati droneekin egin dio eraso

Engelseko basea da, Saratoven dago, frontetik ehunka kilometrora, eta bertan bonbaketari estrategikoak eta misilak daude.

Errusiak eta Ukrainak 175 gerrako preso trukatzen dituzte bakoitzak

Errusiak eta Ukrainak 175 gerrako preso trukatzen dituzte bakoitzak

Atzo aurreratu zuen albistea Vladimir Putinek, Donald Trumpekin telefonoz izandako elkarrizketan. Ukrainak askatutako militar errusiarrak Bielorrusian daude, eta bertan arreta medikoa eta psikologikoa jasoko dute.

Zelenskirekin hitz egin ostean, Ukrainari buruzko elkarrizketak bide onetik doazela esan du Trumpek

Zelenskirekin hitz egin ostean, Ukrainari buruzko elkarrizketak "bide onetik" doazela esan du Trumpek

"Zelenski presidentearekin telefonoz elkarrizketa bikaina izan berri dut", idatzi du AEBko agintariak bere sare sozialean. Ukrainako presidenteak urte honetarako "bake iraunkorra" lortzea espero duela adierazi du deiaren ondotik.
Trump eta Putin telefonoz mintzatu dira eta adostu dute su-etena azpiegituretan abiatzea

Trump eta Putin telefonoz mintzatu dira eta adostu dute su-etena azpiegituretan abiatzea

Kremlinek iragarri duenez, asteazken honetan Ukrainarekin 350 gerrako preso trukatu egingo dituzte. Hala ere, Putinek eskatu du Ukrainari atzerriko laguntza militarra eta inteligentzia informazioa erabat etetea.
Trumpek gaur hitz egingo du Putinekin, eta Ukrainarekin su-eten akordioa onartzea espero du

Trumpek gaur hitz egingo du Putinekin, eta Ukrainarekin su-eten akordioa onartzea espero du

"Uste dut ados egongo dela. Benetan sinesten dut. Uste dut nahiko ondo ezagutzen dudala eta ados egongo dela", esan du AEBko presidenteak.
Trumpek bihar hitz egingo du Putinekin, eta Ukrainarekin su-eten akordioa onartzea espero du

Trumpek bihar hitz egingo du Putinekin, eta Ukrainarekin su-eten akordioa onartzea espero du

"Uste dut ados egongo dela. Benetan sinesten dut. Uste dut nahiko ondo ezagutzen dudala eta ados egongo dela ", esan du AEBetako presidenteak.
EBko Atzerri ministroek bilera dute astelehen honetan Ukrainari eta Siriari buruz eztabaidatzeko

EBko Atzerri ministroek bilera dute astelehen honetan Ukrainari eta Siriari buruz eztabaidatzeko

Ukrainako Atzerri ministro Andri Sibigak bideokonferentzia bidez hartuko du hitza. Herrialdean jazotako azken gertaerei buruz, eta Kievek dituen "premiazko" beharrizainen inguruan —tartean laguntza militarra— arituko da.
Milaka pertsona elkartu dira Erroman Europar Batasunaren eta Ukrainaren alde

Milaka pertsona elkartu dira Erroman Europar Batasunaren eta Ukrainaren alde

Michele Serra kazetari eta idazleak egunkari batean egindako deialdiari jarraituz, Italia osoko eta atzerriko herritarrak eta ordezkari politikoak elkartu dira EBren jatorrizko baloreak aldarrikatzeko, siglarik gabeko manifestazio batean.

Europako agintari militarrek bilera egingo dute ostegunean Ukrainari buruzko fase eraginkor bat hasteko

Europako agintari militarrek bilera egingo dute ostegunean Ukrainari buruzko "fase eraginkor bat" hasteko

Starmerrek biltzeko deia egin dio Ukrainako gerraren amaierarekin konprometitutako eta AEBko presidente Donald Trumpek Etxe Zuritik piztutako zurrunbilo diplomatikoari aurre egiteko sortutako "Boluntarioen Koalizioa"ri.
Jonathan Powell, Ukraina eta AEBren arteko bitartekari

Jonathan Powell, Ukraina eta AEBren arteko bitartekari

Keir Starmer Britainia Handiko lehen ministroa zubi-lana egiten ari da Europa-Ukraina eta Estatu Batuen artean. Protagonismo handia hartu du eta Segurtasun gaietarako Starmerren aholkularia dago protagonismo horren atzean, Jonathan Powell, hain zuzen. 

Ukrainak droneekin eraso egin dio errusiar findegi bati Itsaso Beltzean

Ukrainak droneekin eraso egin dio errusiar findegi bati Itsaso Beltzean

Erasoan erregai-biltegi bat erre da eta horrek mila metro karratu baino gehiagoko sutea eragin du, Veniamín Kondrátiev Krasnodar eskualdeko gobernadoreak jakinarazi duenez.
Pedro Sanchezek agindu du ez duela ''zentimorik ere'' murriztuko gastu sozialean, defentsara bideratzeko

Pedro Sanchezek agindu du ez duela ''zentimorik ere'' murriztuko gastu sozialean, defentsara bideratzeko

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak esan du Espainia prest dagoela 2029a baino lehen BPGren % 2ra iristeko defentsan, baina agindu du ez duela gastu sozialaren "zentimo bat ere" murriztuko horretarako.

Putin, su-eten proposamenaren alde, baina gatazkaren jatorriak ere mahai gainean jarriz

Putin, su-eten proposamenaren alde, baina gatazkaren "jatorriak" ere mahai gainean jarriz

"Ideia ona da eta erabat babesten dugu, baina gai batzuk eztabaidatu behar ditugu", azpimarratu du Errusiako presidenteak. Putinen ahotan, Kurskeko egoera ikusita, 30 eguneko su-etena onuragarria izango litzateke ukrainarrentzat.
AEBko ordezkaritza bat Moskura joan da su-eten egitasmoa Errusiako agintariei aurkeztera

AEBko ordezkaritza bat Moskura joan da su-eten egitasmoa Errusiako agintariei aurkeztera

Su-eten proposamenari buruz Moskuren aldetik "mezu positiboak" jaso dituela esan du Trumpek, baina "mezu positibo batek ez du ezer esan nahi. Oso egoera larrian gaude. Egoerak Hirugarren Mundu Gerra ekar lezake", erantsi du.
Errusiak gatazkaren arrazoi sakonei heldu nahi die Ukrainarekin bakea adosteko

Errusiak gatazkaren "arrazoi sakonei" heldu nahi die Ukrainarekin bakea adosteko

Sergey Lavrov Errusiako Atzerri ministroak kritikatu duenez, Europako estatuak Ukrainan "bake indarrak zabaltzearekin tematuta daude”. "Hori ez da gerrari amaiera emateko behar dena", ohartarazi du.
Ba al dago Starlink Ukrainan ordezkatu dezakeen Europako enpresarik?

Ba al dago Starlink Ukrainan ordezkatu dezakeen Europako enpresarik?

Elon Muskek asteburuan ohartarazi zuenez, Starlink satelite-sistema itzaliko balu Ukrainan, "gerra-fronte osoa kolapsatuko litzaioke" Kievi. Horrek eztabaida sortu du Europar Batasunean, enpresa estatubatuarra ordezka dezakeen baten bat ote dagoen.

Ukrainak Errusiaren aurkako aireko erasorik handiena egin du

Ukrainak Errusiaren aurkako aireko erasorik handiena egin du

Errusiako hegazkinen aurkako defentsek 337 drone geldiarazi dituzte bart lurraldean, Moskuko kanpoaldean barne. Errusiaren aurkako aireko erasorik handiena izan da.

Ukrainak Errusiaren aurkako aire-erasorik handiena egin du

Ukrainak Errusiaren aurkako aire-erasorik handiena egin du

Errusiako aireko defentsek Ukrainako 337 drone suntsitu dituzte; asko, Moskuko kanpoaldean. Pertsona bat hil da eta hainbat zauritu dira.
Europak % 155 areagotu du armen inportazioa 2020tik: Ukraina da inportatzaile nagusia, eta AEB, hornitzailea

Europak % 155 areagotu du armen inportazioa 2020tik: Ukraina da inportatzaile nagusia, eta AEB, hornitzailea

AEBtik dator Europako herrialdeek jasotzen duten armamentuaren % 53, oro har, eta NATOko herrialdeek jasotzen dutenaren % 64, zehazki. Ukrainaren atzetik, Erresuma Batuak eta Poloniak erosi dituzte arma gehien azken lau urteetan.
Kievekin baliabide naturalei buruzko akordioa ixteko aurrerapausoak eman direla uste du Washingtonek

Kievekin baliabide naturalei buruzko akordioa ixteko "aurrerapausoak" eman direla uste du Washingtonek

Hala, AEBko Gobernuak "itxaropena" du Ukrainako agintariek aste honetan Saudi Arabiako hiriburuan, Riaden, ituna sinatzeko.
Errusiak 15 lagun hil eta 50etik gora zauritu ditu Donetsken eta Kharkiven azken orduetan egindako erasoetan

Errusiak 15 lagun hil eta 50etik gora zauritu ditu Donetsken eta Kharkiven azken orduetan egindako erasoetan

Dobropillia herrian egin du erasoetako bat. Han, 11 pertsona hil eta 47 zauritu ditu, tartean erreskate taldeetako langileak.
10 hildako eta 30 zauritu baino gehiago Errusiak Dobropilia hiriaren aurka egindako bonbardaketa batean

10 hildako eta 30 zauritu baino gehiago Errusiak Dobropilia hiriaren aurka egindako bonbardaketa batean

Gainera, zortzi etxebizitza-eraikin, administrazio-eraikin bat eta 30 auto kaltetu dira. Ukrainako Larrialdietako Zerbitzuak eta Polizia Nazionalak baieztatu dutenez, suteak itzaltzen ari zirenean Errusiak berriro egin du eraso.

Trumpek zigor eta muga-zergekin mehatxu egin dio orain Errusiari, frontean Ukraina zapaltzen ari delako

Trumpek zigor eta muga-zergekin mehatxu egin dio orain Errusiari, "frontean Ukraina zapaltzen" ari delako

"Errusiari banku-zigor handiak eta muga-zergak ezartzea serio aztertzen ari naiz, su-etena eta bake-akordioa lortu arte", esan du AEBko presidenteak Truth Social sare sozialean.
Zelenskiren irizpideen araberako bakea babestu dute EBko buruek Bruselan

Zelenskiren irizpideen araberako bakea babestu dute EBko buruek Bruselan

Zelenskik eskerrak eman dizkie Europako agintariei, eta esan die horien babesari esker Ukraina ez dela bakarrik sentitzen. Europako Kontseiluari su-eten partzial baten proposamena helarazi dio Zelenskik.

AEB eta Ukraina datorren astean Saudi Arabian bilera bat egitea negoziatzen ari dira

AEB eta Ukraina datorren astean Saudi Arabian bilera bat egitea negoziatzen ari dira

Steve Witkoff AEBek Ekialde Hurbilerako duten ordezkari bereziak azaldu duenez, hitzordua Riaden edo Yedan izango litzateke. Zelenskik esan du Ukrainako eta AEBko talde negoziatzaileak "bilera eraikitzaile" baterako prestatzen ari direla.
EBko buruzagiek oniritzia eman diote Von der Leyenen bide-orriari, gastu militarra berehala handitzeko

EBko buruzagiek oniritzia eman diote Von der Leyenen bide-orriari, gastu militarra berehala handitzeko

Horrela, Europar Batasuneko buruzagiek maileguetan 150.000 milioi euro bideratzeko tresna babestu dute, datorren hamarkadan Europa "berrarmatzeko" planaren baitan, erosketa militarretan lehentasunak finkatzeaz gain.
Zer beharko luke Europak bere burua defendatzeko AEBrik gabe?

Zer beharko luke Europak bere burua defendatzeko AEBrik gabe?

Donald Trump AEBko presidenteak Errusiaren balizko eraso baten aurrean Europa ez defendatzeko egindako mehatxuek defentsaren eztabaida berpiztu dute. Azterketa batek zifrak jarri dizkie Europako herrialdeei beren burua defendatzea ekarriko liekeenari. Hau da esaten dutena.

Europa berrarmatzeko bermea bilatuko dute gaur Europako buruzagiek, Trumpekin izandako krisiaren ostean

Europa "berrarmatzeko" bermea bilatuko dute gaur Europako buruzagiek, Trumpekin izandako krisiaren ostean

Zelenski Bruselako hitzorduan izango da, Ukrainari laguntza militarra handitzeko neurririk espero ez den arren.
CIAk Ukrainari informazioa bidaltzeari utzi dio, Trumpen eta Zelenskiren arteko ika-mika dela eta

CIAk Ukrainari informazioa bidaltzeari utzi dio, Trumpen eta Zelenskiren arteko ika-mika dela eta

Hala ere, John Ratcliffe CIAren zuzendariak adierazi du balitekeela informazioa trukatzeari berrekitea Zelenskik Trumpi bidalitako gutunaren ostean. Eskutitz horretan, Ukrainako agintariak Errusiarekin bakea negoziatzeko prest dagoela adierazi du.
Trumpek bere agintaldiko lehen erabakien gorazarre egin du Kongresuan: AEBren urrezko aroa itzuli da

Trumpek bere agintaldiko lehen erabakien gorazarre egin du Kongresuan: "AEBren urrezko aroa itzuli da"

Etxe Zuriko maizterrak, ia bi orduko hitzaldian, migrazioaren eta dibertsitatearen aurka izenpetu dituen erabakiak edota maila ekonomikoan egindako murrizketak nabamendu ditu. Esan duenez, horiei esker, "herrialdeak 'woke' izateari utzi" dio.
Zelenskik eskua luzatu dio Trumpi bakerako bidean aurrera egiteko

Zelenskik eskua luzatu dio Trumpi bakerako bidean aurrera egiteko

X sare sozialean argitaratutako mezu batean, Zelenskik lankidetzari berrekiteko eskatu dio Donald Trump presidenteari, ostiralean Bulego Obalean izandako liskarraren ostean, eta prest agertu da bere "lidergo irmoarekin" elkarlanean aritzeko.

Zelenskik preso guztiak askatzea eta su-etena proposatu du, Trumpek laguntza guztia geldiarazi ostean

Zelenskik preso guztiak askatzea eta su-etena proposatu du, Trumpek laguntza guztia geldiarazi ostean

Gainera, Ukrainako presidenteak Donald Trump AEBko presidenteari eskatu dio bi estatuen arteko lankidetza berrezartzea; izan ere, Kievi emandako laguntza militar guztia geldiaraztea agindu du Washingtonek.
Ukrainari laguntza militar guztia geldiarazteko agindu du Trumpek

Ukrainari laguntza militar guztia geldiarazteko agindu du Trumpek

Joan den ostiralean Etxe Zurian Trumpen eta Volodimir Zelenski Ukrainiako agintariaren artean izandako liskarraren lehen ondorioa da AEBko presidentearen erabakia.
Ukrainak AEBri egindako eskariei eutsiko die eta Trumpek ez du Zelenskiren jarrera luzaroan onartuko

Ukrainak AEBri egindako eskariei eutsiko die eta Trumpek ez du Zelenskiren jarrera "luzaroan" onartuko

Donald Trumpek bilera egingo du arratsaldean bere aholkulariekin, Kievera armak bidaltzen jarraitu ala ez erabakitzeko. Ukrainak segurtasun-bermeak izatea defendatzen du Europak ere eta Europa bera berrarmatzea ere mahai gainean dago une honetan.
Frantziak hilabeteko su-etena proposatu du Ukrainarako, eta Erresuma Batuak dio aukeretako bat dela

Frantziak hilabeteko su-etena proposatu du Ukrainarako, eta Erresuma Batuak dio aukeretako bat dela

Frantziako Atzerri Gaietarako ministroak uste du orduan ikusiko litzatekeela Putinek "asmo onik ba ote duen"; baina Londresen arabera, baliteke Errusiak indarra hartzeko baliatzea denbora-tarte hori.
Albiste izango dira: Oscar Sariak 2025, martxoak 3ko sarraskiaren urteurrena eta Ukrainako gerra

Albiste izango dira: Oscar Sariak 2025, martxoak 3ko sarraskiaren urteurrena eta Ukrainako gerra

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
1 / 30 Hurrengoa
    Nazioartea Informazio gehiago Nazioartea

    Ukraina Twitterren

    Bisitatuena

    1
     
    kargatzen